Soldadura eta Fabrikazio Mekanikoa arloetako bi laneratze programa jarriko ditugu martxan
Langabezian dauden eibartarrei zuzenduriko programak dira, eta izen ematea otsailaren 8tik 19ra bitartean egin ahal izango da Pegoran.
Armeria Eskolako Elkarteak Eibarko Udalaren laguntzaz, bi laneratze programa jarriko ditu martxan datozen asteetan. Programa hauek Lanbiden izena emandako 20 eta 55 urte bitarteko langabetu eibartarrei zuzenduak daude. Soldadura eta Fabrikazio Mekanikoa arloetako formakuntzetan oinarritzen dira eta martxotik irailera bitartean eskeiniko dira.
Hauek dira programei buruzko xehetasunak:
Soldadura arloko laneratze programa:
- Formakuntza teknikoa, “Soldadura TIG”: 40 ordu.
- Garapen pertsonala: 16 ordu.
- Praktikak enpresan: gutxienez 40 ordu.
- Laneratze prozesuan laguntza pertsonalizatua.
- Partehartzaileen %30ak Soldatzaile Homologazio Ziurtagiria lortzeko aukera izango du.
- Plaza kopurua: 15.
Fabrikazio Mekaniko arloko laneratze programa:
- Formakuntza teknikoa, “UF0878 Makinak, ekipoak eta erremintak prestatzea txirbil harroketa bidezko mekanizazio eragiketetan”: 80 ordu.
- Garapen pertsonala: 16 ordu.
- Praktikak enpresan: gutxienez 40 ordu.
- Laneratze prozesuan laguntza pertsonalizatua.
- Plaza kopurua: 15.
Parte hartzeko baldintzak honakoak dira:
- Adina: 20 eta 55 urte bitartekoa izatea.
- Eibarren erroldatuta egotea.
- Langabezian egotea, eta Lanbiden izena emanda.
- Gaztelania ahozko nahiz idatzizko ulermen-maila egokia izatea.
- Soldadura, Fabrikazio Mekaniko, Mantenimentu arloan ezagutzak edo/eta esperientzia izatea positiboki baloratuko da.
Programan izena emateko epea otsailaren 8tik 19ra izango da; presentzialki Pegoran, 943 70 84 00 telefonoan aurrez hitzordua hartuta, edota telematikoki www.eibar.es -n bidez. Telematikoki izena emateko, ziurtagiri elektronikoa izatea beharrezkoa da (B@K-Q, NAN elektronikoa, Izenpe txartela, etab.).
Izena emateko aurkeztu beharreko dokumentazioa:
- Inskripzio orria beteta (Pegoran eta www.eibar.eus webgunean eskuragarri).
- NAN kopia.
- Lanbidek emandako izen-emate aldien txostena.
- Kurrikulum.a eguneratuta.
Informazio gehiago edota zalantzak argitzeko, jarri gurekin harremanetan: ikastaroak@armeriaeskola.eus edota 943203244 (Leire) telefonoan.