Metrologia espezializazioa. Hiru urteko Duala
Dual formatuak ikaslearen prestakuntza enpresaren prozesuetara eta kulturara egokitzeko aukera ematen du. Bi urteko prestakuntza-ziklo arruntaren bidez estaltzen ez diren profil zehatzetan hiru urteko espezializazio bat egiteko aukera dago, Dual formatuan.
Ildo horretatik, Armeria Eskolak abian jarri zuen joan den martxoaren 4an Metrologia espezializazioaren bigarren edizioa, Metrologia Sariki, AIC (Automative Intelligence Center) eta HEGAN aeronautikako klusterraren lankidetzarekin.
Enpresa eta Armeria Eskolaren arteko lankidetzak ahalbidetu du eskualdeko enpresek hainbeste eskatzen duten espezialitate hori martxan jartzea eta sendotzea.
Imanol Urreisti Armeria Eskolako zuzendariak dio gaur egun hain azkar aldatzen ari diren prestakuntza eta trebakuntzako erronken aurrean, lankidetza hori ezinbestekoa dela; bestela, ezinezkoa da gizarte moduan garapen horri erantzutea.
Espezializazio horren bidez, bi urtetan 22 metrologo jarriko dira merkatuan, beste hainbat enpresaren beharrari erantzunez. Gainera, Armeria Eskolak eguneratu eta berritu egin ditu metrologia laborategiko instalazioak, zerbitzua hobetuz eta garai berrietara egokituz.