MASER Automatismos, S.A.k bi prentsa elektroniko eman dizkio Armeria Eskolari, TKGUNEaren bidez.
MASER Automatismos, S.A. enpresak ibilbide luzea egin du automatizazio industrialeko tekniken arloan, eta erreferentzia da konponbide integralak ematen, sorkuntzatik hasi eta saldu ondorengo zerbitzuraino. 35 urte baino gehiagoko esperientzia du, eta giltza eskura proiektuak garatzen ditu.
Maser Automatismos eta Armeria Eskola TKGUNEaren arteko harremanari esker, bi prentsa horiek dohaintzan eman dira, eta Industria 4.0 digitalizazioaren inguruko berrikuntza aplikatuari lotutako bi proiektu garatzeko erabiliko dira.
“MASER EM10” prentsa “Biki Digitala industria 4.0” proiektua garatzeko erabiliko da. Horrela, prentsa horren digitalizazio-smartizazioa egingo da, 4.0 ingurunean integratzeko. Gainera, biki digitala eta laguntza-gida sortuko dira, eta bertan adieraziko dira jarraitu beharreko urratsak eta edozein makina digitalizatzeko kontuan hartu beharreko parametroak.
MASER JANOME “prentsa Ethazi erronka-proiektu batean erabiliko da, Automatizazio eta Robotika Industrialeko zikloko ikasleekin. Erronka horretan, ikasleek beharrezkoak diren lanak egingo dituzte prentsa hori robotizatutako zelula batean integratzeko eta martxan jartzeko.