Martxoan Nazioarteko Hiru Modulu Abian!

Aurten ere Armeria Eskolak nazioarteko ikaskuntza-aukerak areagotzen jarraitzen du. Martxoaren 10etik 28ra, Alemania, Eslovakia, Finlandia eta Herbehereetatik etorriko diren 15 ikasle jasoko ditugu, eta hiru modulu interesgarri abian jarriko ditugu:
- Prozesuen Automatizazioa : Bi asteko modulu honetan, ikasleek prozesuen automatizazioari buruzko teknika eta kontzeptuak landuko dituzte. Alemania eta Finlandia ikasle batzuekin elkarlanean, automatizazio-sistemak diseinatu, ezarri eta mantentzen ikasiko dute, benetako proiektuetan oinarrituta.
- Elektrohigadura Fabrikazio-Teknika : Modulu honek bi asteko iraupena izango du eta ikasleek elektrohigaduraren oinarrizko tekniken inguruko prestakuntza jasoko dute. Alemania eta Eslovakiako hainabt kiderekin batera, teknika hauek praktikan jarriko dituzte, proiektu errealetan oinarrituta.
- Elektronika eta Arreta Soziosanitarioa : Iaz martxan jarritako modulu gurutzatu honen edizio berria aurten ere eskainiko dugu. Modulu honek elektronika eta arreta soziosanitarioa uztartzen ditu eta Mantentze-lan Elektronikoa zikloetako gure ikasleak Herbeheretako Arreta Soziosanitarioako ikasleekin arituko dira elkarlanean.
Gainera, hainbat enpresa bisita egingo dira eta bisita kulturalak ere antolatuko dira. Ikasleek Pasaiako Albaola museoa ezagutzeko aukera izango dute, eta Donostiako Kutxa Espazioan energia eta energia iturriei buruzko tailerrak egingo dituzte.
Martxoaren 30tik apirilaren 12ra, RaiseVET modulura 4 ikasle joango dira Irlandara, nazioarteko esperientzia aberasgarria izateko. Nazioartekotze modulu hauek gure ikasleei esperientzia aberatsa eta nazioarteko ikasketa-aukerak eskaintzen dizkiete, eta aldi berean, gure irakasleentzako lankidetza eta elkartruke profesionalak sustatzen dituzte.