Maialen Portillak, Armeria Eskolako ikasleak, bere esperientziak partekatu ditu Aldatzeko ikasleekin Inspira Steam proiektuaren barruan.
Maialen Portilla, Automatizazio eta Robotika Industrialeko ikaslea Armeria Eskolan eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan graduatua Deustuko Unibertsitatean, Eibarko Aldatze – Santa Maria de la Providencia Ikastetxean izan da, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleekin Automatizazio eta Robotikaren alorrera egin duen jauzia partekatzeko, Marketinaren mundua atzean utzita.
Maialen Portillak bere aletxoa eman nahi izan dio Inspira Steam proiektu aitzindariari. Horretarako, bere lan-ibilbidearen bidez, ikasleei jakinarazten saiatu da bai gizonek bai emakumeek zientziarekin eta teknologiarekin lotutako lanpostuak izan ditzaketela.