TIG SOLDADURA-KO IKASTAROA – DATA BERRIAK
ARMERIA ESKOLAk datorren irailean martxan jarriko du titulatuen %50 KONTRATATZEKO KOMPROMEZUA duen TIG SOLDADURAko ikastaroa. Konkretuki LANBIDEko prestakuntza katalogoko MF0100_2 ARKU-SOLDADURAK GAS BABESLEA ETA ELEKTRODO EZ-KONTSUMIGARRIAK (TIG) prestakuntza modulua izango da eskainiko dena. Prestakuntza ekintza hau lehentasunez langabeei zuzendua dago, nahiz eta langileek ere parte har dezaketen.
Prestakuntza ekintza honek 370 orduko iraupena du eta 80 orduko praktikaldia izango du enpresetan. Ikastaroa hasiera eta amaiera daten aurreikuspena honakoa da: 2019/09/30-2019/12/19 8:00tatik 14:45erako ordutegian. Azpimarratu FAGOR INDUSTRIAL S.COOP. eta ULMA PACKAGING S.COOP. enpresak ikastaroa gainditzen duten ikasleen %50 kontratatzera konprometitzen direla. Kontratuen iraupena gutxienik 6 hilabetekoa izango da lanaldi osora.
Prestakuntza ekintza honetan parte-hartzeko honako baldintzak bete behar dira:
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua edo baliokide izatea.
- Planoen interpretazioko ezagutza izatea.
Aintzat hartuko dira:
- Lanbide Heziketako Fabrikazio Mekaniko familiako Goi mailako tituluren bat izatea.
- Lan esperientzia izatea Fabrikazio Mekanikoko edo soldadurako alorrean.
Izen-ematea prozesua:
- Izen-ematea 2019/09/20a baino lehen egin beharko da ondorengo formularioaren bitartez
- Izen-emateaz gain, ondorengo dokumentazioa entregatu beharko da, ahal izanez gero Armeria Eskolan bertan, edo posta ziurtagiri bat igorriz ondorengo helbidera:
ATT: Enplegurako prestakuntza
Armeria Eskola
Isasi 36, 20.600 Eibar
Entregatu beharreko dokumentazioa:
- Lan-bizitza informea.
- Curriculum Vitae.
- Eginiko ikasketen tituluen fotokopia konpultsatua (dokumentuen konpultsa Armeria Eskola bertan egin daiteke originalak erakutsiz).
Hautaturiko pertsonak irailean Armeria Eskolan egingo den sarrera froga batera deituak izango dira.
Lanbide, Euskal Enplegu Zerbitzuak diruz lagundutako ikastaroa.