Kolonbiako Ikasleen Bisita
Aurten ere Euskadiko Lanbide Heziketak eta Kolonbiako SENA erakundeak daukaten akordioari esker Armeria Eskolan 12 ikasle eta beraien instruktorea egon dira.
Gure ikastetxean eskaintzen ditugun ziklo, espezializazio programa eta momentu honetan murgilduta gauden hainbat proiektu ezagutzeko aukera izan dute.
Gurean bezala beste ikastetxe batzuk ere bisitatuko dituzte astebeteko egonaldian.