Kamerun “Labea-four” proiektua: Eguzki-labea eta janari kontserbak
Ikaslanek koordinatu eta Kutxa Fundazioak diruz lagundutako proiektuan Kamerungo Ebolowa hiriko ikastetxea eta Euskal Herriko Lanbide Heziketako Don Bosco, Tolosaldea eta Armeria Eskola ikastetxeek hartu dute parte.
Kamerungo lurra oso aberatsa da eta uzta denboraldian fruta ugari ematen du. Une horrek, ordea, denbora gutxi irauten du, eta jan edo saldu gabe geratzen den fruta guztia alferrik galtzen da.
Kamerun Labea-four proiektuaren helburua kontserbak egiten irakastea da, urte osoan kontsumi daitezkeen lehortutako fruituak eta mermeladak izateko.
Hauek izan dira orain arte egindako jarduerak:
- Tolosaldeko eta Armeria Eskolako ikasleek eta irakasleek eguzki-labeak diseinatu dituzte, material eraginkorrak, birziklatuak eta Kamerunen erraz aurkitzeko modukoak erabiliz.
- Don Bosco ikastetxean labe horiek tenperatura egokia hartzen zutela eta kontserbak egiteko egokiak zirela egiaztatu zuten.
- Eguzki-labeak ekoizteko beharrezko informazioa Kamerungo eskolara bidali zen.
- Euskal Herriko irakasle talde bat Kamerunera joan zen eguzki-labeak muntatu eta Ebolowa eta inguruko ikasleei elikagaien kontserbari buruzko ikastaro bat ematera.
Proiektua ez dago erabat itxita, eta hurrengo urteetan honako jarduera hauek egin nahi dira:
- Eguzki-labeak ekoizteko enpresa bat sortzea Kamerunen.
- Ikastaroan eskuratutako ezagutzak komunitateei eta familiei transferitzea.
- Ebolowako eskolarekin harremana handitzea