Jon Iraola Eibarko alkatea Armeria Eskolan izan da Damaskinatu tallerraren aurkezpenean
Pasa den asteartean Jon Iraola Eibarko alkatea izan genuen Armeria Eskolan Damaskinatu tailerraren aurkezpenean. Bertan, Damaskinatuak Eibarko historian izan duen garrantzia azpimarratu eta eskerrak eman dizkie ikastaro hau aurrera ateratzea posible egin duten guztiei.
Bere hitzetan: “Udalak argi dauka Eibarko ondare industriala eta kulturala zaindu behar dugula eta horregaitik 18.000 euroko dirulaguntza eman dugu proiektu hau bultzatzeko eta tallerra martxan jartzeko. Eibarko ondarea balioan jartzen duen kurtso honetara apuntatu zareten guztioi, bejondeizuela!”