Informazio pertsonalizatua Online formularioaren bidez
Urtero, Armeria Eskolaren ateak irekita egon dira etorri nahi duenari gure heziketa zikloak, tailerrak eta instalazioak erakusteko, deitzea nahikoa zen zita egin eta irakasleekin biltzeko. Orain, aurrez aurreko ekintzak etenda dauden honetan, gure asmoa informatzen jarraitzea da, eskaintza azaltzea eta balizko galderak erantzutea, eta horretarako online formulario bat prestatu dugu.
Ez geratu zalantzekin edo kezkekin, formularioa oso erres betetzen da, datu pertsonalak sartu, interesatzen zaizkizun zikloak aukeratu, zalantzak idatzi eta bidali. Minutu bakar batean beteko duzu eta pare bat egunetan, korreo elektronikoaren bidez, galdera guztiak erantzungo dizkizugu.