Automatizazioko eta Robotika Industrialeko goi-mailako teknikariak automatizazio industrialeko sistemak diseinatzeko, muntatzeko eta mantentzeko arloetan prestatzen dira.

Heziketa-zikloaren helburua eskualdeko enpresek asko eskatzen duten lanbide-arloan goi-mailako  teknikariak kualifikatzea da. Automatizazioa eta robotika erabat integratuta daude egungo 4.0 industrian, eta arlo horretan ondo prestatutako profesionalek laneratze tasa altua dute.

Espezialitatea: Elektrizitatea

Ikastaro mota: Goi-maila

Iraupena: 2000 ordu (2 ikasturte)

Hizkuntzak: D eta A ereduak

Ingelesa: Hainbat modulu ingelesez egiteko aukera

Laneratze-tasa altua

Lan-poltsa

Metodologia berritzaileak

Nazioartekotzeko bekak

Heziketa duala

Hauek dira, besteak beste, zikloan lantzen diren ekipoak eta teknologiak

  • Eskema elektrikoak, pneumatikoak eta hidraulikoak: Eplan softwarea.

  • Automata programagarrien muntaketa eta programazioa: SIEMENS eta OMRON

  • Ikusmen artifiziala: COGNEX kameren programazioa.

  • Ukipen-pantailak (HMI): SIEMENS eta OMRON ukipen-pantailak programatzea.

  • Ardatzen kontrola: ardatz elektrikoen posizioa eta abiadura kontrolatzea.

  • PID kontrola: erregulaziorako kontrolagailuak erabiltzea.

  • Roboten programazioa: Elkarlaneko UR3 robota, MITSUBISHI eta KUKA Robot industrialak

  • Komunikazio industrialak: ETHERNET, PROFINET… sistemak.

Ziklo honetan, sistema industrialetako prozesuak neurtzeko, erregulatzeko eta kontrolatzeko instalazio automatikoak muntatzeko eta mantentzeko proiektuak garatzen eta kudeatzen ikasiko duzu, bai eta sistema horiek martxan jartzen muntatzen eta mantentze-lanak ikuskatzen ere, kalitate-, segurtasun-, lan-arriskuen prebentzio- eta ingurumen-protokoloei jarraituz.

Automatizazioko eta robotika industrialeko goi-mailako teknikariak 4.0 industrian irteera ugari dituzten profesionalak dira, gero eta automatizazio maila handiagoa baitago eta teknologia berriak erabili behar baitira prozesuen kontrolean, datu-bilketan eta datu horien transmisioan.

Irteera profesionalak

  • Automatizazio-sistemak muntatzeko/mantentzeko burua.

  • Lantegi elektromekanikoko taldeburua.

  • Automatizazio-sistemak abian jartzeko eta mantentzeko teknikaria.

  • Kontrol elektrikoko sistemen diseinu-teknikaria.

  • Automatizazio-sistemen proiektugilea.

  • Komunikazio-sareen proiektugilea.

  • Automaten eta robot industrialen programatzailea/kontrolatzailea.

  • Zirkuitu eta sistema integratuen diseinatzailea.

Enpresaren eskakizunetako bat ingelesa jakitea da profil horretako goi-mailako teknikari batentzat; beraz, zure prestakuntza ahalik eta egokiena izan dadin, automatizazio eta robotika industrialeko zikloko hainbat modulu ingelesez egiteko aukera eskaintzen dizugu.

Ziklo honetako curriculuma honela egituratzen da:

ModuluaIkasturteaIraupena
Sistema elektrikoak, pneumatikoak eta hidraulikoakLehen ikasturtea165 ordu
Sistema sekuentzial programagarriakLehen ikasturtea165 ordu
Neurketa- eta erregulazio-sistemakLehen ikasturtea165 ordu
Potentzia-sistemakLehen ikasturtea198 ordu
Dokumentazio teknikoaLehen ikasturtea99 ordu
Industria-informatikaLehen ikasturtea99 ordu
Laneko prestakuntza eta orientabideaLehen ikasturtea99 ordu
Sistema programagarri aurreratuakBigarren ikasturtea120 ordu
Robotika industrialaBigarren ikasturtea100 ordu
Komunikazio industrialakBigarren ikasturtea140 ordu
Automatizazio eta robotika industrialeko sistemak integratzeaBigarren ikasturtea140 ordu
Automatizazio eta robotika industrialeko proiektuakBigarren ikasturtea50 ordu
Ingeles teknikoaBigarren ikasturtea40 ordu
Enpresa eta ekimen sortzaileaBigarren ikasturtea60 ordu
Lantokiko prestakuntzaBigarren ikasturtea360 ordu

Heziketa-zikloaren azken fasean, praktikak enpresan egin ahal izango dituzu (lantokiko prestakuntza), sestorean erreferenteak diren hainbat enpresatan. Horretarako, besteak beste, honako enpresa hauen lankidetza dugu:

biele
gorosabel
komat
alkorta
lizardi
maser
logo-aitek
logo-alko
logo-tekniker
logo-tecvi
logo-lauko
logo-inisa

Ikaskuntza-prozesua erronketan oinarritutako ETHAZI metodologia kolaboratiboaren bidez gauzatzen da. Bertan, zikloari lotutako gaitasunak landuko dituzu, erronka moduan formulatutako hainbat egoera konponduz. Egoera horiek automatizazio eta robotika industriala sektoreko teknikari baten jardunaren benetako arazoak islatzen dituzte.

Ikaskuntza-prozesua berrinterpretatzeak aukera emango dizu zikloari lotutako gaitasun teknikoak eta enpresak gaur egun eskatzen dituen zeharkako gaitasunak lantzeko, hala nola ikasteko autonomia, talde-lana, lankidetza, emaitzetarako orientazioa eta abar.

Ziklo honetako irakasleok kudeaketaz, jarraipenaz eta proposatutako erronkak konpontzen laguntzeaz arduratuko gara.

Helburu horiek lortzeko, diziplina anitzeko ikuspegi batetik ikastea errazten duten espazio malgu eta irekiak ditugu.

RoboDK erabiltzen dugu robot industrialen simulaziorako eta offline programaziorako.

Zikloan egiten diren erronkak:

  • Mitsubishi robot industriala, Siemens S71500 automata eta HMI panela dituen prozesua automatizatzea.

  • Sailkatzeko biltegi adimenduna automatizatzea, UR3 robot kolaboratibo baten bidez, Cognex ikusmen-sistemarekin, Siemens S71500 automatarekin eta HMI panelarekin.

  • SMC ardatz elektrikoz osatutako sistema bat programatzea eta doitzea, Siemens V90 servoekin, HMI panelarekin eta S7 1500 automatarekin kontrolatuta.

  • Biltegi bat automatizatzea Festo eta SMC ardatz elektrikoekin dituen manipulazio-estazio baten bidez, Siemens S71200 eta S7300 automatekin kontrolatuta eta HMI panelarekin.

  • Armairu elektriko bat mekanizatzea, muntatzea eta kableatzea; sistema automatizatu baten aldagaiak erregulatu eta kontrolatuko dituena Siemens S71500 automata eta HMI panelarekin.

  • Festo estazioek osatutako ekoizpen-lerro baten automatizazioa, Siemens S71200 eta S7300 automatekin kontrolatua.

  • Muntaketa-linea bat automatizatzea, Kuka robota, Siemens G120 aldagailua, Siemens ET200SP periferia deszentralizatua eta Cognex ikuspensistema erabiliz.

Zikloa amaitzean, lan-munduan sartzeko aukeraz gain, zure prestakuntza- eta espezializazio-prozesuarekin jarraitu ahal izango duzu. Automatizazioko eta Robotika Industriala zikloko tituludun gisa, besteak beste, honako prestakuntza-ibilbide hauek egin ahal izango dituzu:

  • Ekipo Elektroniko Integratuen Garapena espezializazioa. Espezializazio-programa bat dugu, 3. ikasturtean zehar egiten dena, formatu dualean, Dual erregimenean. Bertan, prestakuntzaren zati bat ikastetxean egin ahal izango duzu, eta bestea enpresan.

  • Unibertsitate-ikasketak egitea. Gaur egun, Lanbide Heziketako Goi Mailako titulu bat edukitzeak unibertsitatera sartzeko aukera ematen dizu. Gainera, egin nahi dituzun unibertsitate-ikasketen arabera, Automatizazioko eta Robotika Industrialeko goi-mailako teknikariaren tituluak aukera emango dizu prestakuntza-kreditu jakin batzuk baliozkotzeko. Euskal Herriko Unibertsitatearen baliozkotze-taula adibide gisa erabil daiteke.

Informazio gehiago nahi baduzu, eskatu

Zikloari buruzko argibide gehiago behar baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.