Kalitate Kontroleko Metrologikoko teknikari espezialistak kualifikazio handiko profesionalak dira, eta neurketa faktore garrantzitsua den industria-sektore guztietan lan-eskaintza handia dute profesional hauek.
Espezializazioa goi mailako heziketa-ziklo baten prestakuntza osatzen duen hirugarren urtea da. Espezializaio honek enpresek metrologiaren arloan eskatzen dituzten lanbide-profil kualifikatuen beharrei erantzuten die. 4.0 industriak metrologia fabrikazio-prozesuan integratzen duenez, gero eta beharrezkoagoak dira kalitate kontrol metrologikoari buruzko ezagutzak.
Hauek dira, besteak beste, zikloan lantzen diren ekipoak eta teknologiak
Neurtzeko ekipo arruntak (mikrometroak, goniometroa, erloju konparatzailea …)
Neurketa-ekipoen kalibrazioa eta mantentze-lanak: TEKALNET softwarea
Hiru dimentsioko neurketa-makinak: MITUTOYO + MCOSMOS eta HEXAGON + PCDEMIS
Irudia prozesatzearen bidezko neurketa: Quick Vision
Gainazalen ikuskapena puntuen neurketa masiboaren bidez: SOLUTIONIX D-500
Ordenagailu bidezko tomografia (OT)
Bolumen handien neurketa: Beso Eramangarria
Perdoi geometrikoak egiaztatzea: FORMATRACEPAK
Estatistikako softwareak erabiltzea.
Produktuaren, ekoizpen-sistemaren eta neurketa-sistemen kalitatea kontrolatzea, sektoreari aplika dakizkiokeen kalitate-estandarren arabera, kalitate-kontroletan, saiakuntzetan eta, oro har, enpresaren edozein egiaztapenetan egindako neurketen baliozkotasuna ziurtatuta, eta kasuan kasuko dokumentazioa emanda. Hori guztia, jarduera horretan aplikatu beharreko segurtasun-arauak eta ingurumen-betekizunak errespetatuz.
Irteera profesionalak
Kalitate-saileko metrologiako teknikari espezialista.
Kontaktuaren bidezko hiru dimentsioko neurketan espezialista/programatzailea.
Irudi-prozesamendu bidezko neurketan espezialista.
Puntuen neurketa masiboaren bidezko espezialista.
Kalitate-kontroleko teknikaria.
Kalibrazio-laborategietako burua.
Fabrikazio-prozesuetan produktua martxan jartzeko eta egiaztatzeko mantentze-lanetako teknikaria.
Diseinu Saileko aholkularia.
Metrologia-prestatzailea.
Heziketa-zikloaren azken fasean, praktikak enpresan egin ahal izango dituzu (Lantokiko prestakuntza). Nahiago baduzu, bigarren ikasturtea formatu dualean egiteko aukera ere izango duzu, zentroko prestakuntza eta enpresa bateko lana uztartuz eta konpentsazio ekonomikoa jasoz.
Horretarako, besteak beste, sektorean erreferente diren enpresa hauen lankidetza dugu:
Ikaskuntza-eremuak | Ordutegia esleitzea |
---|---|
Neurketara hurbiltzeko estrategia | 115 ordu |
Neurketa-sistema hautatzeko metodoa | 470 ordu |
Perdoi geometrikoak eta gainazalaren egoera egiaztatzea | 115 ordu |
Kalitatearen kudeaketa metrologian | 50 ordu |
Metrologia ezartzea ekoizpen-prozesuan | 50 ordu |
Aurreko edizioetan espezializazioan parte hartu duten enpresak honako hauek dira:
Informazio gehiago nahi baduzu, eskatu
Zikloari buruzko argibide gehiago behar baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.