Mantentze-lan Elektromekanikoetako teknikariak makineria eta tresneria industriala eta produkzio-linea automatizatuak muntatzeko eta mantentzeko, prestatzen dira.

Heziketa-zikloaren helburua eskualdeko makineria, industria-tresneria eta linea automatizatuak muntatzera eta mantentzera zuzentzen diren teknikariak kualifikatzea da. Batez ere enpresa pribatuetan lan egingo dute, beren kontura edo besteren kontura.

Espezialitatea: Instalatze eta mantentze lanak

Ikastaro mota: Erdi-maila

Iraupena: 2000 ordu (2 ikasturte)

Hizkuntza: D

Laneratze-tasa altua

Lan-poltsa

Metodologia berritzaileak

Nazioartekotzeko bekak

Heziketa duala

Hauek dira, besteak beste, zikloan lantzen diren ekipoak eta teknologiak

  • Eskema elektrikoak, pneumatikoak eta hidraulikoak: FESTO, Fluidsim eta Autosim softwareak.

  • Automata programagarriak: SIEMENS eta OMRON: muntaketa, programazioa, etab.

  • Ukipen-pantailak (HMI): SIEMENS ukimen-pantailak programatzea

  • Automatizaziorako panel eta maketa didaktikoak, FESTO eta SMC

  • CYROS (SIEMENS) Softwarea, robotak simulatu eta programatzeko.

  • Sistema mekanikoak diseinatu, modelatu eta muntatzea. CAD SOLIDWORKS softwarea.

  • Eskolako tailerren mantentze-lanak ordenagailuz lagunduta kudeatzea. RENOVEFREE Softwarea.

  • CMZ T360 tornuak muntatzea eta desmuntatzea

  • Eskolako tailerren mantentze-lan prediktiboak. ULTRASOINUAK, LASER LERROKATZAILEA, KAMERA TERMOGRAFIKOA

  • ABB robota programatzea RAPID lengoaian, ROBOT STUDIO softwarearekin

  • Virtual commissioning (biki digitala) SIEMENS NX MCD + TIA PORTAL softwarearekin

Ziklo honetan, makineria eta tresneria industriala eta produkzio-linea automatizatuak muntatzen eta mantentzen ikasiko duzu, ezarritako erregelamendu eta arauen arabera, eta kalitate, segurtasun, laneko arriskuen prebentzio eta ingurumenarekiko errespetuko protokoloak jarraituz.

Debabarrena bailara ezaguna da makina erramintak egiteko eta mundu osora eramateko duen gaitasunagatik. Horregatik, Mantentze-lan Elektromekanikoetako teknikariek inguruko enpresetan lan egiteko aukera handiak dituzte.

Irteera profesionalak

  • Mantentze-lanetako mekanikaria.

  • Industria eta Automatismo pneumatiko eta hidraulikoetako muntatzailea.

  • Tresneria elektrikoetako, elektronikoetako eta ondasunetako muntatzailea.

  • Linea automatizatuetako mantentzailea.

  • Industria-instalatzaile argiketaria.

  • Kontrol, neurketa eta doitasuneko tresneriaren mantentze-lanetako eta konponketako argiketaria.

Ziklo honetako curriculuma honela egituratzen da:

ModuluaIkasturteaIraupena
Fabrikazio-teknikakLehen kurtsoa231 ordu
Elektrizitatea eta automatismo elektrikoakLehen kurtsoa264 ordu
Automatismo pneumatikoak eta hidraulikoakLehen kurtsoa231 ordu
Muntaia- eta mantentze-lan elektriko/elektronikoakLehen kurtsoa231 ordu
Ingeles teknikoaLehen kurtsoa33 ordu
Lotura- eta muntaia-teknikakBigarren kurtsoa105 ordu
Muntaia- eta mantentze-lan mekanikoakBigarren kurtsoa189 ordu
Linea automatizatuen muntaia- eta mantentze-lanakBigarren kurtsoa168 ordu
Laneko prestakuntza eta orientabideaBigarren kurtsoa105 ordu
Enpresa eta ekimen sortzaileaBigarren kurtsoa63 ordu
Lantokiko prestakuntzaBigarren kurtsoa380 ordu

Heziketa-zikloaren azken fasean, praktikak enpresan egin ahal izango dituzu (Lantokiko prestakuntza). Nahiago baduzu, bigarren ikasturtea formatu dualean egiteko aukera ere izango duzu, zentroko prestakuntza eta enpresa bateko lana uztartuz eta konpentsazio ekonomikoa jasoz.

Horretarako, besteak beste, sektorean erreferente diren enpresa hauen lankidetza dugu:

logo-cmz
logo-etxe-tar
logo-danobat
logo-ulma
logo-jaz
logo-delteco
logo-rodisa
logo-abc

Ikaskuntza-prozesua erronketan oinarritutako ETHAZI metodologia kolaboratiboaren bidez gauzatzen da. Bertan, zikloari lotutako gaitasunak landuko dituzu, erronka moduan formulatutako hainbat egoera konponduz. Egoera horiek mekatronika sektoreko teknikari baten jardunaren benetako arazoak islatzen dituzte.

Ikaskuntza-prozesua berrinterpretatzeak aukera emango dizu zikloari lotutako gaitasun teknikoak eta enpresak gaur egun eskatzen dituen zeharkako gaitasunak lantzeko, hala nola ikasteko autonomia, talde-lana, lankidetza, emaitzetarako orientazioa eta abar.

Ziklo honetako irakasleok kudeaketaz, jarraipenaz eta proposatutako erronkak konpontzen laguntzeaz arduratuko gara.

Helburu horiek lortzeko, diziplina anitzeko ikuspegi batetik ikastea errazten duten espazio malgu eta irekiak ditugu.

Zikloan egiten diren erronkak:

  • Zinta garraiatzailea eta plater birakaria muntatzea elementu MEKANIKO, ELEKTRIKO eta PENUMATIKOAK  txertatuz.

  • CMZ T360 Tornu bat muntatzea eta desmuntatzea

  • Eskolako tailerren mantentze-lan prediktiboa. ULTRASOINUAK, LASER LERROKATZAILEA, KAMERA TERMOGRAFIKOA…

  • Ikasleak proposatutako makina bat diseinatzea, merkataritza-elementuak dimentsionatzea, 3D modelatzea, muntatzea eta automatizatzea. CAD SOLIDWORKS eta TIA PORTAL softwareak.

  • Ordenagailuz lagundutako mantentze-lanen kudeaketa-sistema ezartzea eskolako tailerretan. RENOVEFREE Softwarea.

Zikloa amaitzean, lan-munduan sartzeko aukeraz gain, zure prestakuntza- eta espezializazio-prozesuarekin jarraitu ahal izango duzu. Mantentze-lan Elektromekanikoa zikloko tituludun gisa, familia bereko goi mailako heziketa ziklo hau egin dezakezu:

Eta familia berekoak izan ez arren honako beste hauek ere egin ditzakezu:

Titulazio ofizialik izan ez, baina Mantentze-lan Elektromekanikoa arloan lan esperientzia duten langileek konpetentzia profesionalak egiaztatzeko aukera dute Armeriako Eskolan.

Informazio gehiago nahi baduzu, eskatu

Zikloari buruzko argibide gehiago behar baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.