Giro paregabea eta esperientzia ahaztezina SpainSkills Lanbide Heziketako lehiaketan
Larunbatean amaitu zen SpainSkils lehiaketan Armeria Eskolako taldea lehiakor aritu zen. Ikasle zein irakasleek euren onena eman zuten hiru egun iraun zuten probetan eta dominarik lortu ez bazuten ere, giro paregabea eta ahaztu ezinezko esperientzia bizi izan zuten. Zorionak guztioi eta eskerrik asko egin duzuen lan guztiagatik. Baita Armeria Eskola eta Euskal Herrian hain ondo ordezkatzeagatik ere.
EuskoSkills txapelketak irabazi ondoren joan ziren Madrilera Amets Aierdi eta Jokin Altuna (Automatizazioa eta Robotika Indutriala), Imad El Hachmi (Instalazio Elektrikoak eta Automatikoak) eta Oussama Benrkia (Produkzioaren Programazioa Fabrikazio Mekanikoan) Mekatronika, Instalazio Elektrikoak eta Zenbaki Kontrol Bidezko Fresaketa modalitatetan lehiatzera. Asier Gabilondo, José Ignacio Gabilondo, Joseba Altuna eta Luis Palacios irakasleek gidatu zuten taldea.