GLOBAL TRAINING bekak. Atzerrian esperientzia bat bizi nahi?
AFMk eta IKASLANek 75 nazioartekotze-beka eskaintzen dituzte tituludun euskal gazteentzat, atzerrian 6 eta 12 hilabete bitartean ordaindutako lan-esperientzia bat izan dezazuen.
EZAUGARRIAK:
- Nazioarteko praktikak.
- 75 beka.
- 6-12 hilabeteko iraupena.
- Aurreikusitako zuzkidura gordina: hilabetean 1.570 €.
- Zuzkidura horren bidez, bekadunak honako gastu hauek ordaindu beharko ditu: jomugako herrialdera iristeko bidaia, mantenua, ostatu hartzea.
- Bekadunak Erantzukizun Zibileko, Istripuetarako eta Bidaiako Laguntza Aseguru bat izango du atzerrian egingo duen egonaldi osoan. Horren kostua AFM-IKASLANek hartuko du bere gain, eta bekadunak ez du ezer ordaindu beharko.
BALDINTZAK
- 31 urte beteta ez izatea 2021eko urtarrilaren 1ean.
- Unibertsitate-lizentzia, Diplomatura, Gradua, Goi-mailako Lanbide Heziketa edo Goi-mailako Ikasketak.
- Euskadiko udalerri batean izatea administrazio-egoitza, eskabideak aurkezteko epea zabaldu aurretik gutxienez urtebetez eta inolako etenaldirik gabe, edo 5 urtez jarraian, aurreko 10 urteetan zehar.
- Atzerrian 6 hilabetetik gorako praktiketarako egonaldia egiteko beste bekaren bat jaso ez izana.
- Dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galarazten duen zigor administratiborik edo penalik ez izatea, edo laguntza horiek jasotzeko aukera kentzen duen legezko debekurik ez izatea.
- B1 ingeles-maila izatea, baldin eta Goi-mailako Lanbide Heziketa egin bada; eta B2 maila izatea, Unibertsitateko titulua izanez gero. Era berean, aintzat hartuko da herrialde hartzaileko hizkuntzaren ezagutza izatea. Hautaketa-prozesuan egiaztatu ahal izango da hizkuntza-maila; eta horretarako, hizkuntza-maila egiaztatzeko ziurtagiri eguneraturik ez duten hautagaiei ahozko eta idatzizko probak egingo zaizkie
Ez galdu aukera paregabe hau!
DEIALDIA ZABALIK DA EKAINAREN 14TIK UZTAILAREN 16RA
Eman izena webgune honetan: www.globaltraining.eus