Gipuzkoako foru aldundiaren gobernu kontseilu ibiltaria Armeria Eskolan

Otsailaren 11n, asteartean, Gipuzkoako foru aldundiaren gobernu kontseilu ibiltaria izan genuen Armeria eskolan. Goizeko 10:00etatik 12:00etara Diputatu nagusi den Eider Mendoza buru zutela, Foru aldundiko 11 diputatuek gure eskola ezagutzeko aukera izan zuten Eibarko alkate den Jon Iraolarekin batera.
Hasteko ‘Eskuadra zaharra’ museoan harrera egin, eta parte hartzaileek euren arteko bilera izan ondoren ‘Aulki robotizatu autonomoaren‘ aurkezpena jaso zuten Joseba Etxaniz irakaslearen eskutik. Bisitan zehar eskolak azken urteetan izandako bilakaera ikusteko aukera izan zuten, ‘Robotika kolaboratibo’ espezializazio gunea izan zelarik ikasleekin batera hizketaldia egiteko tartea hartu zuten gunea.
Bukatzeko, CNC tailerra erakutsi, eta tailerrean bertan prentsaurrekoa eskaini zuten gure gonbidatuek; hedapen zabala izan du prentsaurrekoak komunikabide ezberdinetan.
Armeria eskolak positibotzat hartzen du jasotako bisita hau, eta eskertuta gaude Gipuzkoako foru aldundiko 11 diputatuek eta Eibarko alkateak Armeria eskolari buruz eman zizkiguten aipamen eta esker onengatik.