EUSKO SKILLS txapelketan 7 ikasle lehiatuko dira Armeria Eskolaren izenean
Irungo Ficoba erakustazokan, urriaren 19tik 21era bitartean ospatuko diren EuskoSkills-ak Lanbide Heziketako ikasleen arteko lehiaketak dira, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzak antolatutakoak.
Irabazleek Euskadi ordezkatuko dute Estatuko txapelketetan. Ondoren nazioko txapeldunek Euro Skills eta World Skills txapelketetan parte hartzeko aukera izango dute.
Lanbide Heziketa sustatzea eta balioestea helburu duten lehiaketa hauetan 41 ikastetxetako 146 ikaslek eta 93 tutorek hartuko dute parte. Lehiaketak Lanbide Heziketako 3.000 ikasle ingururen bisita izango du.
Armeria Eskola 5 lehiaketetan arituko da, 7 ikaslek eta 6 irakaslek parte hartuko dutelarik. Autobusak ere antolatu dira eta 250 pertsonatik gora joatea aurreikusten da.
Hauek dira gure ikastetxearen izenean lehiatuko direnak:
Instalazio Elektrikoak
- Tutorea: Joseba Altuna
- Ikaslea: Imad El Hachmi
Kontrol Industriala
- Modalitateko arduraduna: Jose Ignacio Gabilondo
- Tutorea: Jon Gisasola
- Ikaslea: Iker Aranceta
Zenbakizko Kontrola CNC. Fresaketa
- Tutorea: Luis Palacios
- Ikaslea: Oussama Benrkia
Mekatronika
- Tutorea: Asier Gabilondo
- Ikasleak: Amets Aierdi eta Jokin Altuna
Elektronika
- Tutorea: Joseba Etxaniz
- Ikasleak: Garikoitz Lamariano eta Malen Esparza