EUSKARALDIA: Belarriprest eta Ahobiziok hainbat ekintza antolatu ditugu; 3D oroigarriak, musika-bideoak…
Euskara ulertzen duten hiztunen arteko hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa soziala da Euskaraldia, gizartearen gune guztietara zabaldua eta denborari dagokionez mugatua. Euskaraldiaren helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da.
Armeria Eskolako langileak lau Arigune osatu ditugu: klaustroa, atezaintza, bulegoa eta Armeria Eskola Elkartea. Halaber, ikasleak ere Ariguneak osatu dituzte euren lankideen artean.
Horretaz gain, 3D inprimagailuak ikastetxearen sarreran jarri ditugu Euskaraldian parte hartuko dugun guztiok oroigarri bana izan dezagun.
Bestalde, Olatz, Naroa, Josu, Iñaki eta Ethan ikasleek Euskaralehiaketa antolatu dute, eta Euskaraldiak irauten duen egun bakoitzean euskal kantu bat aurkeztu dute ikastetxeko Instagram kontuan. Ikastetxeko langileek eta ikasleek lehiaketan parte hartu ahal izango dute, aurkeztutakoak zein abesti eta talde diren asmatuz.