Euskara zeharka ikastaroa Armeria Eskolan
Eskolako Hizkuntz Proiektuan ezarritako helburuak lantzeko eta euskarazko hezkuntza-eskaintza bermatu eta zabaltzeko- helburuarekin ‘laneko komunikazioa euskaraz’ zeharkako ikastaroa Telekomunikazio eta Informatika Sistemak zikloko Ethazi erronketan txertatzea erabaki zuen Armeria Eskolak 2019/20 ikasturte hasieran.
Proiektuak Eibarko udalaren babesa izan du eta Eibarko Udal Euskaltegiak eman du ikastaroa. Hasiera batean bi maila egin ziren, bata B2 ingurukoa eta bestea euskaraz bat ere ez zekitenena, hau da, A0 maila. Lehenak proiektu teknikoen ahozko aurkezpenak lantzen aritu dira eta bigarrenak hizkuntzarekin hasierako harremana izan dute, euren burua eta taldea aurkezten ikasi dute eta gure herriko zenbait ohitura eta bizimoduaren berri eman zaie.
Bi taldetako ikasleek oso positiboki baloratu dute ikastaroa, hauek izan dira eurek erabilitako hitzak: “Oso ondo, atsegina iruditu zait”, “Ordu gehiago behar dira”, “Dena ondo”… Hona hemen euren burua bi hizkuntzetan aurkeztuz egin dituzten bideoak:
Bestalde, zikloko irakasleek zein Udal Euskaltegiko ordezkariak azpimarratu dute ikasleek parte-hartze aktiboa erakutsi dutela eta ikastaroan zehar ez dela bajarik egon, hau da, hasitako ikasle guztiek amaitu dutela. Datozen urtetara begira proiektuarekin jarraitzeko eta beste zikloetara zabaltzeko asmoa dute.