‘Euskal Eskola Publikoa’ bideoa

Hezkuntza publikoaren aldeko plataformak ikus-entzunezkoa zabaldu du matrikula bultzatzeko. Publikoa, euskalduna, laikoa, gertukoa, kalitatezkoa, doakoa, anitza, inklusiboa, irekia eta denona delako…Euskal eskola publikoaren aldeko plataformak zabaldu duen ekimenaren helburua da azpimarratzea hezkuntza publikoa dela gizarteak historian zehar irabazitako lorpenik handienetako bat.