Ermuko Anaitasuna ikastolak antolaturiko STEAM astean

Otsailaren 13an Ermuko Anaitasuna ikastolak antolaturiko STEAM astean parte hartu du Armeria eskolak.
10-11 urteko gaztetxoei zientziak, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematika ezagutaraztea helburu hartuta, STI eta PPFM mintegiko irakasleak txapa makina eta kroma postuak jarri ditugu bertan; irudi ezberdinekin argazki muntaiak egin, eta eurak fabrikatutako txapak egiteko aukera izan dute bertako ikasleek.
Interes eta jakin-min handia erakutsi dute, eta azalpenak arreta handiz entzun ere.
Eskerrak eman dizkiegu Anaitasuna ikastolakoei, Armeria eskola ezagutarazteko ere balio izan baitigu STEAM astean parte hartu izanak.