EMEU sareko koordinazio taldea fisikoki elkartu da eta momentu bereziak bizi izan ditu
Azken bi urteetan, mugikortasun birtualek ahalbidetu dute EMEU lankidetza. Harremanak estuak izan ziren jendeak egindako lanari esker eta teknologiaren laguntzarekin. EMEUk etenik gabe funtzionatzen jarraitu du COVID garaian. Pandemian on line egin ziren jardueretako batzuk hauek izan ziren: tailerrak ekologikoagoak izateko aholkuak ematea hainbat herrialdetan, urrutiko makinak martxan jartzea edo elkartutako eskola batzuen artean barbakoa bat sortzea.
Joan den astean, irailaren 29an eta 30ean, EMEU koordinazio taldea fisikoki elkartu ahal izan zen ia taldekide guztiekin. Danimarkako, Alemaniako, Herbehereetako, Espainiako eta Euskal Herriko kideak Heerhugowaarden elkartu ziren, Horizon Collegen biltzarrean. Fisikoki parte hartu ezin izan zuten Finlandiako eta Danimarkako lankideek online partekatu zituzten iritziak eta ideiak gainontzekoekin .
Beste gai batzuen artean, moduluak berrikusteko eta eguneratzeko beharraz hitz egin zen, kide berriak nola sartu, EQVET sistematik mikro-kredentzialetara nola pasatu edo informazioa EMEUren web orrian eskuragarriago nola egin. Mugikortasunetan ikaskuntza-emaitzak prestatzea eta egiaztatzea izan ziren goizeko bigarren bilerako gai nagusiak.
Arratsaldean, bazkideek Horizon Collegeko lokalak bisitatu zituzten Heerhugowaard, Alkmaar eta Hoornen, eta bertan alor desberdinetako ikasle eta irakasleekin hitz egin ahal izan zuten, hala nola, ostalaritza, ile-apainketa, elektrizitatea eta automatizazioa, eraikuntza, automozioa eta metal lanketa.
Agurra Frans van Schaik-i, EMEU-ko gidaria
EMEUko azken gaueko afariak emozioak piztu zituen. Frans van Schaiken, Horizon Collegen nazioarteko koordinatzailearen, EMEU kontzeptuaren fundatzailearen eta sareko presidente ohiaren agur-festa izan zen, 40 urte Horizon Collegen eman ondoren.
Lankideek beren estimua erakutsi zioten. Flemming Olesenek, Danimarkako Aarhus Tech eskolako kideak eta taldeko egungo buruak, eskerrak eman zizkion Fransi, berak egindako ekarpen bikainagatik “EMEU familia” sortu eta aurrera egiteko. Aldi berean, Alda Bakkerrek, Fransek Horizon Collegen zuen kideak eta bere ondorengoetako batek, esker ona adierazi zion ‘titan baten sorbaldetan’ jarri ahal izateagatik. Aldi berean, Markus Muellerrek, 2013ko hasieratik sarean egon den kide alemaniarrak, Frans nola ezagutu zuen gogoratzeaz gain, haien arteko elkarlanari egindako mesede guztiak ere goraipatu zituen.