Emakumeak nagusi langabetuentzako Txirbil-Harroketa Bidezko Mekanizazio ikastaroan
Irailaren 19an Txirbil-Harroketa Bidezko Mekanizazioa ikastaroari eman genion hasiera. Langabetuentzako ikastaroa da eta 540 ordu iraupena dauka.
Aurtengo edizio hau berezia da oso, izan ere ikastaroan 15 ikaslek eman dute izena eta horietatik 8 emakumeak dira, gizonezkoen kopurua gaindituz estreinakoz.
Bistan da egungo gizartean estereotipoetatik aldentzeko adibideak gero eta ohikoagoak direla eta emakumeak lekua hartzen ari direla arlo profesional guztietan
Aupa neskak!