Ekintzailetza sustatzen
Gaur egungo gizarte aldakorrean, ekiteko gaitasuna funtsezkoa bihurtu da ikasleentzat, oinarrizko trebetasunak garatzeko aukera ematen baitie, hala nola sormena, erresilientzia eta pentsamendu kritikoa.
Ekiteak berrikuntza eta lidergoa sustatzeaz gain, gazteei aukera ematen die arazo sozial eta ekonomikoak konpontzeko ekimena har dezaten. Teknologia eta lan-dinamikak azkar aldatzen diren mundu honetan, pentsamolde ekintzailea hartzen duten ikasleak hobeto prestatuta daude erronketara egokitzeko eta sortzen diren aukerak aprobetxatzeko, eta, horrela, gizarte dinamikoagoa eta iraunkorragoa garatzen laguntzen dute. Ekintzailetza sustatzean, etorkizuneko liderrak osatzeaz gain, komunitate osoari mesede egiten dion proaktibitate eta lankidetza-kultura lantzen da.
Aurreko guztiagatik, Armeria Eskolatik urteak daramatzagu jarrera ekintzailea sustatzeko hainbat ekimen sustatzen. Aurten bigarren mailako Enpresa eta Ekimen Sortzaileko irakasgaian 2 tailer ezberdin egin ditugu. Lehenengoa TEAM PERFORMANCE izenekoa izan da. Tailer honen ikuspegia talde-lanerako trebetasunak eta ikasleen lidergoa indartzea izan da, eta dagoeneko baliozkotuta dauden proiektuen eskalatzeko gaitasuna hobetzea ere bai. Jarduera eta ariketa praktiko batzuen bidez, oinarrizko hainbat trebetasun pertsonal landu dituzte.
Bigarren taillerra Hackbill enpresaren eskutik ere, NEXT GENERATION izan da. Honen helburu nagusia proiektu bat eratzean egiten diren fase guztiak ikastea eta lantzea izan da. Ideiak errealitate bihurtzeko beharrezkoak diren trebetasun eta konfiantzaz hornitu nahi ditugu ikasleak.