Fabrikazio mekanikoari buruzko prestakuntza programa berria enplegua sustatzeko
Eibarko Udaleko Ekonomiaren Garapen, Enplegu eta Berrikuntza Sailak enplegua sustatzeko prestakuntza-programa berri bat jarriko du abian, herrian erroldatuta, langabezian edo lan prekarioa duten eta Lanbiden izena emanda dauden pertsonentzat. Fabrikazio mekanikoaren arloko prestakuntzan zentratzen da programa.
Programa Armeria Eskola Elkarteak emango du eta 15 pertsonak parte hartu ahal izango dute. Martxotik uztailera bitartean iraungo du, eta iraila edo urrirarte luzatu ahal izango da, enpresako praktikak, tutoretzak eta laneratze-prozesuan laguntzeko saioak eginez.
Jarraian, programaren garapena:
- Planoen interpretazioa eta kalibrazioa (60 ordu).
- Txiribil-harroketa bidezko mekanizazioko gaitasun teknikoak (MF0091) (210 ordu).
- Eskorga jasotzaileak gidatzea (30 ordu).
- Garapen pertsonalerako gaitasunak (16 ordu).
- Praktikak enpresan (gutxienez 60 ordu).
- Laneratze prozesuan laguntza.
Parte hartzeko eskaera egiteko epea otsailaren 5etik 23ra bitartekoa izango da. Aurrez aurre egin ahal izango da Pegoran (Herritarrentzako Zerbitzu Bulegoa); edo modu elektronikoan, www.eibar.eus udal web orriaren bidez. Izapide hori elektronikoki egiteko, ziurtagiri digitala eduki behar da (B@K-Q, NAN elektronikoa, Izenpe txartela, etab.).
Interesdunak programan parte hartzeko eskaera aurkeztu beharko dute (Pegoran eta www.eibar.eus webgunean daude eskuragarri), baita eskatzailearen NANaren edo agiri baliokidearen fotokopia, Lanbidek egindako inskripzio-aldien txostena, bizitza laborala eta curriculum vitae eguneratua ere.
Informazio gehiagorako deitu 615775556 telefonora (Maria)
Tag:Armeria Eskola, Lanbide Heziketa, LH