COVID-19 koronabirusak EAEko lurralde osoan izandako bilakaerak, eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila eta Hezkuntza Sailaren jarraibideei jarraituz, Armeria Eskolak bere aurrez aurreko jarduera guztia etenda izan du Maiatzaren 22rarte. Era berean, eta aipatutako jarraibideak jarraituz, Maiatzaren 25etik aurrera aurrez aurreko jarduerari berrekingo diogu.

Armeria Eskolak egoera berri honek eskatzen dituen segurtasun neurri guztiak ezarri ditu, aurrez aurreko aktibitatea modu seguruan eman dadin. Bestalde, jasotzen ditugun jarraibide ofizial guztiak gure komunikazio-kanalen bidez zabaltzen jarraitzen dugu: telefonoa, posta elektronikoa eta web-orria.
Armeria Eskolak aurrez aurreko arreta-ordutegi arruntera bueltatuko da Maiatzaren 25etik aurrera, hau barne. Hala ere, gurekin harremanetan jarri nahi duzuen guztioi ahal den neurrian telefonoa edo posta erabiltzea eskatzen dizuegu, eta soilik behar beharrezkoa denean ikastetxera bertaratzea.
Hauxe da eskaintzen ditugun zerbitzuak Maiatzaren 25etik aurrera izango duten egoera:

  • Heziketa zikloak

    Maiatzaren 25etik Ekainaren 11ra, zikloetako 1go mailak egiten ari direnekin, errekuperaketa edo errefortzu klaseak nahiz azterketak lehenetsiko ditugu. Klase hauek praktikoak diren heinean aurrez aurre emango dira eskolako instalazioetan eta beste kasuetan modu telematikoan jarraituko dugu. Honetarako, talde bakoitzeko gidariak jakinaraziko die ikasleei klase nahiz azterketen data eta plangintza.

  • DUALa eta espezializazioak

    Heziketa-zikloetan bezala, eskolan garatzen den prestakuntza-zatian praktikak egin behar diren heinean eskolara bertaratzeko deia egingo zaie ikasleei gidarien bidez, bestela, modu telematikoarekin jarraituko dugu. Enpresan garatzen den prestakuntzari dagokionez, jarduna normaltasunez ematen ari da enpresaren eta ikaslearen egoerak ahalbidetzen duten kasu guztietan.

  • LP/FCT

    Maiatzaren 18tik aurrera lantokiko prestakuntzara bueltatzeko baimena izanik, enpresa eta ikaslearen interesa eta egoeraren arabera berrekingo zaio praktikaldiari. Ezinezkoa den kasuan Lanbide Heziketako Sailburuordetzak ezarritako “LP+Proiektua” moduluarekin jarraituko dute ikasleak.

  • Enplegurako prestakuntza

    Lanbidek, Maiatzaren 25etik aurrera, aktibitate presentzialari berrekiteko baimena eman ostean, Armeria Eskolak etenaldi honen aurretik martxan genituen ikastaroak aktibatuko ditu. Kasu guztietan jarriko gara ikasleekin harremanetan honen berri emateko. Hauek dira ikastaroak eta berrekiteko aurreikusitako datak:

    • FMEC0110 Soldadura por electrodo revestido y TIG (Langabetuak), Maiatzaren 25a.
    • FMEE0108 Operaciones Auxiliares de Fabricación Mecánica (Langabetuak), Maiatzaren 25a.
    • IMAQ0108 Mantenimiento y montaje mecánico de equipo industrial (Langabetuak), Ekainaren 1a.
    • UF0881 Torno y fresadora convencional (Langileak), Ekainaren 1a.
    • SOLID EDGE (Langileak), Ekainaren 1a.
    • PROGRAMACIÓN DE AUTOMATAS S7+TIA PORTAL (Langileak), Ekainaren 1a.
    • VISIÓN ARTIFICIAL CON CÁMARAS COGNEX (Langileak), Ekainaren 1a.
  • Armeria Eskola Elkartea

    Elkarteak bere jarduerarekin jarraituko du normaltasunez, ohiko bideak erabiliz.