CLIL praktika ona ‘Instalazio Elektrikoak eta Automatikoak’ erdi-mailako zikloan
Pasa den martxoaren 3an, Gabriel de Oliveira eta Lander Gutiérrez Instalazio Elektrikoak eta Automatikoak zikloko ikasleak protagonista izan ziren Boost your CLIL in VET’ Europako konferentzian. CLIL metodologiaren (edukien eta hizkuntzaren ikaskuntza integratuaren) onurak jasotzen dituen beraien bideoa ‘praktika ona’ aukeratua izan zen, Katalunia, Finlandia eta Belgikako eskola batzuenarekin batera. IEA-ko ikasleak izar-triangeluaren abiatze metodoaren erronka landu zuten Joseba Altuna eta Unai Abaunza gidaritzapean, CLIL metodologia erabilita.
‘Boost for CLIL in VET’ Erasmus+ Programak finantziatzen duen proiektua da eta Euskadiko Lanbide Heziketako Sailburuordetzak parte hartzen du bertan herrialde ezberdinetako bazkideekin batera. Helburua lanbide heziketako ikasleen aukerak zabaltzea da, mundu globalizatuan, curriculumetan CLIL metodologia ezarriz.Armeria Eskolako bi irakaslek CLIL metodologiari buruzko MOOC ikastaroko pilotajean parte hartu zuten joan den urteko uztailean eta materiala garatu dute aipatutako teknikan oinarrituta.