2023-2024 ikasturterako Debabarrena Integra programaren 18. edizioa antolatu du Armeria Eskola Elkarteak. Izena emateko epea irailaren 11ra arte zabalik egongo da. Armeria Eskola Elkarteak kudeatu eta Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutako programaren helburua, gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden langabeak gizarteratzea eta laneratzea …
EMEU4CROSSOVERS proiektuan murgilduta dago Armeria Eskola Danimarkako Green Academy-arekin batera, nazioarteko ikasketa modulu gurutzatu baterako ikasmateriala sortzen. Helburua da ziklo oso ezberdinak elkartzea eta haien arteko lankidetza sustatzea. Kasu honetan, Eibarko Automatizazio eta Robotika zein Mekatronika Industrialeko zikloko ikasleek eta …
STEAM zaletasunak sustatze aldera, ikasturte honetan Armeria Eskolak 2.Udako Kanpus Teknologikoa martxan jarriko du ekainaren 26tik 30era bitartean. Ingurune industrial batean egonik, gure enpresek langile formatuen behar handia daukate eta askotan gabezia honek epe ertaineko biziraupena kolokan jar diezaieke. Profil …
Inoizko parte-hartzerik handia izan du Armeria Eskolak aurtengo Eusko Skills edizioan, 12 ikaslek eta 10 irakaslek bederatzi proba ezberdinetan parte hartu dutelarik. Partaide guztiak burubelarri aritu dira bi egunetan eta erronka teknikoei aurre egiteaz gain, herri kirolak erakustaldiak gozatzeko zein …
Datorren ostiralean, maiatzak 19, jardunaldi tekniko bat egingo dugu Armeria Eskolan Fadurako ikastetxearekin eta Sariki Metrologia enpresarekin batera. Perdoiaren barruan biraketa-piezak egiteko erronka izango dugu ardatz, CNC tornuan denbora errealeko konpentsazio automatikoaren bidez. Makina-erreminten konpentsazio automatikoa gero eta gehiago erabiltzen …
STEM zaletasunak gazteen artean zabaltzeko asmoz, Armeria Eskola hainbat proiektu garatzen ari da inguruko lehen eta bigarren hezkuntzako ikastetxeekin. DBH-n teknologia arloa praktikoago bihurtzeko, ikasturte honetan ERMUA BHI-ko 4. mailako 30 ikaslek -teknologia gelan pneumatika ariketak landu ostean- instalazioaren muntaketa …
2023-24 ikasturtean heziketa ziklo berria izango dugu Armeria Eskolan: Mantentze-lan Elektromekanikoa, D ereduan eskainiko dena. Ziklo berriarekin industria sektoreko hiru familia profesionalak (elektrizitate-elektronika, Fabrikazio Mekanikoa eta Instalatze- eta Mantentze-lanak) sendotu egin dira gure ikastetxean, familia bakoitzak erdi mailako ziklo bana …
Apirila- Ekaina bitartean eskainiko ditugun ikastaroen katalogoa aurkeztu nahi dizugu. Katalogoan ikusiko dituzun eskaintzak bi multzotan banatuta daude: langabezia egoeran daudenentzako prestakuntza ikastaroak eta lanean ari direnentzako formakuntza ikastaroak. Lanean ari direnentzat 24 ikastaro eskaintzen dira, arlo hauetan banatuak: Automatizazioa …
Martxoaren 22tik 24ra Eibarren egin zen EMEU4CROSSOVERS 3. proiektu bilera, Uni Eibar ikastetxeak antolatuta, eta gure eskolara ere etorri ziren bisitan parte hartzen ari diren Danimarka, Finlandia, Herbehereak eta Alemaniako ikastetxeetako ordezkariak. Erasmus+ programak finantziatuta, EMEU4C nazioarteko proiektuaren helburua esperientzia …
Duela 2 urte hasi zen txapa makina automatizatzeko proiektua. Produzkioaren Programazioa Fabrikazio Mekanikoan zikloko bigarren mailako ikasleek prentsa eta transferentzia eragiketak egiteko zilindro pneumatikoak erabili zituzten, makina erdiautomatiko bat lortuz. Aurten, plater birakari bat gehitu eta prentsa eragingailua zilindro hidrauliko …