Nazioartekotze-moduluak: 2024-2025eko eskaintza
Duela 5 urte hasitako bideari jarraituz, Armeria Eskolak eskaintza oparoa dakar ikasturte honetan eta hainbat nazioartekotze-modulu antolatu ditu Europako beste herrialdietako ikastetxeekin elkarlanean. Prozesuen automatizazioa eta elektrohigadura fabrikazio-teknika lantzen dituzten bi asteko modulu egonkortuen, eta iaz martxan jarri genuen elektronika eta arreta soziosanitarioa biltzen dituen modulu gurutzatuaren edizio berriak prestatu ditugu goi-mailako Automatizazio eta Robotika Industriala, Fabrikazio Mekanikoko eta Mantentze-lan Elektronikoa zikloetako ikasleentzat.
Erdi-mailako ziklo guztiei zuzenduta Garapen Iraunkorrerako Heziketa helburu duen modulu berritzailea egingo dugu Irlandako eta Alemaniako LH-ko bi ikastetxerekin batera. ‘Iraunkortasun Eragileak’ (Sustainability Changemakers, ingelesez) ikastaroaren helburua ikasleak aldaketaren protagonista bihurtzea da eta honelako galderak proposatuko dizkie:
- Nola aurreztu ahal dugu energia? Zer egin dezakegu energia garbia sortzeko?
- Zer egin dezakegu gure herriak edo hiriak jasangarriagoak izateko?
- Zer egin dezakegu gailu elektronikoak berrerabiltzeko edo bizitza berria emateko?
- Zeintzuk dira etorkizuneko lanetan beharrezko diren gaitasun berdeak?
Ikastaro hau Erasmus+ Raising Awareness Initiative about Sustainability Education in VET (RAISE VET) proiektuko emaitza da eta xede du ikasleak, irakasleak eta enpresak kontzientziatzea Garapen Iraunkorrerako Heziketa egoki baten beharraz eta onurez, Agenda 2030eko helburuak lortzeko.
Kanpora irteteko aukera ugari ere prest ditugu: Europako enpresetan Dual orokor esperientziez aparte, Automatizazio eta Robotika Industriala zikloetako ikasleek Cobots (robot kolaboratiboak) moduluan parte hartuko dute eta Herbehereetan ‘E-health ekipamendua’ beste modulu bat egiteko aukera izango dute Mantentze-lan Elektronikoa zikloetako ikasleek.