
Barne ate irekiak
Aurreko asteko ostegunean, urtarrilaren 30ean, Armeria eskolako erdi zein goi mailako ikasle diren 2. mailako ikas-talde guztiek barne ate irekiak izan zituzten.
11:30etatik 14:00etara 2 ordutako ibilibidea egin zuten.
Eskolako goi-mailako ziklo eta espezializazioei buruzko azalpen orokorra jaso ostean, ziklo ezberdinetako tailerrak bisitatu eta ikasleekin egiten diren erronkak ikusteko aukera izan zuten.
Eskolan eskeintzen diren 3 espezializazioak izan ziren interesgarrienak ikasleentzako.

![EKINTZAILETZA EGUNA – ERDOTZA FLORES [4] conv 1](https://armeriaeskola.eus/wp-content/uploads/EKINTZAILETZA-EGUNA-ERDOTZA-FLORES-4-conv-1-300x200.png)
