Badator Armeria Eskola Elkarteko 2023ko Batzar Orokorra
Bertaratuek jardunaldi presentzial batera joateko aukera izango dute, non networkingak funtsezko zeregina izango duen.
Ohikoa den bezala, Martxoan Batzarra ospatuko dugu.
Datorren martxoaren 31n, Urteko Batzarra ospatuko dugu, bazkideen urteroko topagunea ez ezik, bazkide izan ez arren gure proiektuarekin bat egin nahi duten guztien topagunea ere izango dena. Beraz, ekitaldia bazkidetuta ez dauden enpresa, erakunde eta abarrei ere zuzenduta dago. Ekitaldiak bi helburu ditu: batetik, 2022an egindako proiektuak ezagutaraztea eta 2023rako aurreikusitakoak aurkeztea, eta, bestetik, laguntza berriak erakartzea eta Armeria Eskola Elkartea proiektua haztea eta sendotzea ahalbidetuko duten beharrezko konplizitateak bilatzea.
Jarraian, aurtengo egitaraua ikus dezakezue:
2023ko Urteko Batzarraren programa
Ekitaldian hitzaldi bat izango dugu: “Cómo reinventarse en esta década de profundas transformaciones (sin morir en el intento)”, Guillermo Dorronsoro-ren eskutik. Hitzaldiaren ondoren, amaiera ekitaldia egingo du Iker Estensorok, Gipuzkoako Foru Aldundiko Sustapen Ekonomikoko Zuzendari Nagusiak. Amaitzeko, Networking-erako gune bat egongo da, hainbat profesionalek elkar ezagutzeko aukera interesgarria, eta zergatik ez, negozio-aukerak sor daitezen.
Era berean, oso egun berezia izango da, eskolako ikasle izan direnentzat berriz elkartzeko eguna izango baita. Networkingean, 1973ko promoziokoei intsigniak emango zaizkie.
Enpresen eta erakundeen arteko lerrokadura funtsezkoa da eskualdearen beharrak asetzeko eta proiektuak gauzatu ahal izateko. Beraz, 2023ra begira, gure helburua da, alde batetik, elkartekideei balioa ematen jarraitzea euren intereseko proiektuen bidez, eta, bestetik, Armeria Eskolaren eskola-proiektua babestea.
Elkarteak hobetzeko eta egunez egun berritzen jarraitzeko duen bokazioa kontuan hartuta, 2023an erronka berriak etorriko direla azpimarratu behar da. Landuko duen garrantzitsuenetako bat hausnarketa estrategikoa da, eta horretan murgilduta dago, Elkartearen norabidea bost urtera elkarrekin definitzeko helburuarekin. Horrela, bazkide guztiei balioa ematen jarraitzea bermatuko da.
Guzti honengatik uste dugu Batzarra elkargune garrantzitsua dela Elkartearen proiektuak eta helburuak ezagutarazteko, ideiak jasotzeko eta inplikatutako eragile guztien kontrastea eta konpromisoa jasotzeko.
Parte hartzera animatzen zara? Izena hemen eman dezakezu edo, nahiago baduzu, 943 20 32 44 eta/edo 633 90 93 88 telefonoetara dei dezakezu.
Zure zain gaude.