AUKERALAN: Gizarteratze eta laneratze programa
Debegesak kudeatzen duen enplegu-programa da. Debabarreneko Gizarteratze Sareak egindako lanaren eta bertan parte hartzen duten erakundeen lankidetzaren emaitza da eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak diruz laguntzen du, elkar-EKIN Lanean deialdiaren bidez. Elkar-Ekin lanean programa honen helburua gizarte-bazterkeriako arriskuan dauden langabeak gizarteratu eta laneratzea da.
Gizarteratze eta laneratze ibilbide hau 24 langaberi zuzenduta dago: 45 urte gorakoak, gazteak, bai emakumezkoak bai gizonezkoak.
Pertsona guztiek Lanbiden lan-eskatzaile gisa izena emanda egon beharko dute, 16 urte beteak izan beharko dituzte eta Debabarrena (Gipuzkoa) eskualdean (Mutriku, Deba, Mendaro, Elgoibar, Soraluze edo Eibar) bizi beharko dute.
Informazio gehiagorako, egin klik hurrengo estekan.