Itzuli

Ate Irekiak

Etorkizunera begira bizi gara. Horregatik, gure ikasleak lan mundurako prestatzen ditugu, geroa gaurtik eraikitzen hasi eta etorkizuneko erronkei erantzuteko gai izan daitezen.

Ikasketak amaitzean industria alorrean lan egin nahi baldin baduzu, Armeria Eskola da aukerarik onena, etorkizunerako prestatuko zaituena, eta esparru profesionalera jauzi egiteko atea zabalduko dizuna.

Aukerarik onena, etorkizuna duena

MATRIKULATU!

Ate Irekiak

26-27 Ikasturteko eskaintza formatiboa ezagutzeko 2 Ate ireki saio izango ditugu Armeria Eskolan:

  • Martxoaren 24an, asteartea, 18:00etatik 20:00etara
  • Apirilaren 29an, asteazkena, 18:00etatik 20:00etara

Ate ireki saioetan, Erdi-mailako eta Goi-mailako heziketa zikloak ezagutzeko aukera izango duzu, baita espezializazio eskaintza ere.

Armeria Eskola herriari irekita

1912tik dihardu Armeria Eskolak Lanbide heziketan. Ordutik milaka langile hezi eta gaur egun estatu mailan Lanbide eskola erreferentea gara.

Azken urteetan oro har gizartea asko aldatu da, eta Lanbide Heziketak irakas-metodologia egokitu du garai berrietara. Armeria Eskolan aldaketa horiez gain, baliabide, tailer eta gelak ere egokitu eta berriztu ditugu.

Apirilaren 18an, Zapatua, 11:00etatik 13:00etara Armeria Eskolak Eibarreko herriari eskolako ateak irekiko dizkio.

Eskaintza formatiboaz informatu eta eskolak izan duen eraldaketa Eibartar guztioi erakutsi nahi dizuegu.

Zahar zein gazte, ikasle edo ikasle-ohi, denok zaudete saio honetara gonbidatuta.

Zatoz Armeria Eskolara, badaukagu zer erakutsi!

Gogoratu Armeria Eskolaren eskaintza osoa web orri honetan bertan duzula, hemen esteka.

Heziketa-ziklo gehienak euskaraz eta gaztelaniaz eskaintzen ditugu, baina jakin D ereduak euskarazko B1 eta B2 mailak ziurtatzen dituela eta lana aukitzeko aukerak zabaltzen dituela. D ereduaren abantailak ikusteko klikatu hemen.

Gainera, Mekatronika industrialekoAutomatizazioko eta Robotika IndustrialekoProdukzioaren Programazioa Fabrikazio Mekanikoan eta Diseinua Fabrikazio Mekanikoan heziketa-zikloetan, moduluak ingelesez ikasteko aukera daukazu.

AUKERARIK ONENA, ETORKIZUNA DUENA. AUKERARIK ONENA, ETORKIZUNA DUENA. AUKERARIK ONENA, ETORKIZUNA DUENA.

AUKERARIK ONENA, ETORKIZUNA DUENA. AUKERARIK ONENA, ETORKIZUNA DUENA. AUKERARIK ONENA, ETORKIZUNA DUENA.

Ezagutu Armeria Eskolaren ikasketa eskaintza:

Erdi mailako heziketa zikloak

Goi mailako heziketa zikloak

Espezializazio kurtsoak