Armeria Eskola, Deseskalada
COVID-19 koronabirusak EAEko lurralde osoan izandako bilakaerak, eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila eta Hezkuntza Sailaren jarraibideei jarraituz, Armeria Eskolak bere aurrez aurreko jarduera guztia etenda izan du Maiatzaren 22rarte. Era berean, eta aipatutako jarraibideak jarraituz, Maiatzaren 25etik aurrera aurrez aurreko jarduerari berrekingo diogu.
Aktibitatea beharrezkoak diren jardueratarako soilik jarriko da martxan eta Armeria Eskola dagokien ikasle eta pertsonalarekin harremanetan jarriko da bertaratze plana adierazteko.
Armeria Eskolak egoera berri honek eskatzen dituen segurtasun neurri guztiak ezarri ditu aurrez aurreko aktibitatea modu seguruan eman dadin datorren Maiatzaren 25etik aurrera. Beraz, gure aurrez aurreko zerbitzuak goiz eta arratsaldeko ordutegi normala berreskuratzen du.
Hala ere, gurekin harremanetan jarri nahi duzuen guztioi ahal den neurrian telefonoa edo posta erabiltzea eskatzen dizuegu, eta soilik behar beharrezkoa denean ikastetxera bertaratzea.