Armeria Eskolako Batzar Nagusia atzeratu egin da
Bizi dugun egoera dela eta, eta Eusko Jaurlaritzak aholkatzen dituen prebentzio-neurriak jarraituz, Armeria Eskolako Elkartetik hurrengo bi egunetarako aurreikusita zeuden ekitaldiak ATZERATZEA erabaki da. Alde batetik, martxoak 13an ostiralean egitekoa zen Batzar Nagusia eta beste alde batetik ikasle ohientzako jai-ekitaldi ludikoa, martxoaren 14an.
Ekitaldi hauek aurrera eramateak dakarren erantzukizuna kontuan hartuta eta bi ekitaldien arduradunak izanda, parte-hartzaileen segurtasuna eta osasuna lehenetsi dute.
Egoera egonkortzen denean, data berri bat aukeratuko da eta aldez aurretik jakinaraziko zaie enpresei.
Azkenik, Elkarteko talde osoaren izenean, barkamena eskatu nahi da erabaki honek sortu ditzakeen eragozpenengatik.
Armeria Eskola Elkartea