
Armeria Eskola ezagutu
Armeria Eskolan maiatzaren 16an, larunbata, 11:00etatik 13:00etara ‘Armeria Eskola ezagutu’ jardunaldia ospatuko dugu.
Aukera berezia izango da Armeria Eskolak azken urteotan izan duen eraldaketa zuei erakusteko.
Gizartearen aldaketa azkarrak Lanbide Heziketari ere egokitze lan handia ekarri dio eta Armeria Eskola baliabide, azpiegitura, eskaintza eta metodologia aldetik behar berri hauetarako transformazioan ari da.
Jardunaldi honen bidez gazte zein adineko, elkarte eta enpresek guzti honen berri bertatik bertara izateko aukera izango duzue.
Jardunaldian zehar azpiegitura digitalak (murgiltze eta interaktibo gelak), berrikuntza proiektuak, Learning Factory metodologia edo inguruko erakunde, enpresa edo ikastetxeekin izaten ari garen kolaborazioak ezagutu ahalko dituzue. Umeentzako ere esku-lan tailerrak eta yoga ere izango ditugu. Jardunaldia luntx batekin bukatuko dugu. Animatu zaitez!
Eman izena eta erreserbatu zure plaza. Ilusioz itxaroten zaituztegu.


