
AA bidezko PCB kalitate kontrola
Adimen Artifizialean oinarritutako kalitate-kontrol sistemek gero eta garrantzi handiagoa dute industria-inguruneetan, bereziki fabrikazio elektronikoan. Tknika-n lantzen ari garen proiektu honetan, PCB plaketako konponenteen detekzio automatikoa lortzea izan da helburu nagusietako bat.
Bideoan, PCB plaka baten gainean kokatutako konponenteen detekzioa ikus daiteke, Computer Vision eta Adimen Artifizialeko teknikak erabiliz. Lortutako emaitzek erakusten dute posible dela kalitate-kontrol zehatza eta automatizatua egitea, akatsak modu fidagarrian identifikatuz.
Proiektua CIFP Armeria Eskola LHII, CPIFP La Salle Berrozpe eta CIFP Don Bosco LHII ikastetxeen artean garatzen ari da, enpresa eta erakunde ezberdinen lankidetzarekin. Ekimen honen bidez, Industria 5.0 testuinguruan, kalitate-kontrol adimendun, malgu eta irekiak garatzea bilatzen da, Lanbide Heziketako irakasle eta ikasleen gaitasun teknologikoak indartuz.


