
Smart home with sustainable materials
Gure Instalazio Elektriko eta Automatikoetako zikloko ikasleek egurrezko eraikin jasangarri baten eraikuntzan parte hartu dute, “Smart homes with sustainable materials” izeneko proiektu europarrean, EMEU nazioarteko programaren barruan.
Proiektua Sestaoko Construcción Bizkaia ikastetxearekin eta Finlandiako Savo eskolarekin lankidetzan garatu da, eta Armeria Eskolako ikasleek instalazio elektrikoaren diseinua eta gauzatzea gidatu dute.
Esperientzia aberasgarria izan da, talde-lana, jasangarritasuna eta ikaskuntza praktikoa indartuz.


