Eibarko ikastetxeen bisitak

STEAM izeneko proiektuaren barruan, AEEk lagunduta, Eibarreko ikastetxeekin elkarlanean ari gara.
Proiektuak bi helburu nagusi ditu, lehenik eta behin ikasleen artean STEAM bokazioak sustatzea, eta bigarrenik ikasleek etorkizunean lan egin nahi duten lanpostura iritsi ahal izateko ibilbideak ezagutaraztea.
Ikasleei, lanbide heziketa ibilbideak ikas ditzaten, enpresa eta ikastetxeak bisitatzeko aukera eman zaie.
Gaur Eibarko institutuko batxilergoko 1. mailako ikasleak etorri dira Armeria Eskolara: Goi-mailako 3 ziklo eta metrologia espezializazioa ezagutzera.
Proiektu honen bitartez ikasleek lanpostu batetik abiatuta, ikasi beharreko ikasketak identifikatu, eta ikasi beharrekoen irudia prestatzen joateko aukera ematen zaie; eta horrela ibilbide bat azterturik, haien ibilbide propioa egiteko ezagutzak bereganatzen dituzte.
Datorren astean Eibarko OLHI, oinarrizko lanbide heziketa ikastetxetik izango dugu bisita. Armeria Eskolan dauzkagun erdi-mailako 3 zikloak ezagutzeko aukera izango dute STEAM proiektu honen barruan ere.
Ongi etorri denok Armeria Eskolara,
Aukerarik onena, etorkizuna duena!