Odol Emate Saioak Armeria Eskolan
Ostegun honetan, Azaroaren 28an, odol emate saioak izan dira Armeria eskolan; 57 ikaslek eta 13 Irakasle/bulego-langilek eman dute odola bertan.
Emandako odoletik globulu gorri, plaketa eta plasma lortuko dute Euskadiko Odol Emaileen elkartekoek.
Globulu gorriak operazio-gela, larrialdi, gaixotasun degeneratibo eta anemia kronikoetan erabiliko dituzte.
Plaketak berriz kimioterapia eta erradioterapia saioak egin ahal izateko.
Plasmarekin ordea Ospitaletako erredura handien beharrak ase eta botikak lortuko dituzte.
Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!
Jarrai dezagun Armeria eskolatik gizartearen beharrei erantzuten.