Irekita ‘Industria Mantentzearen Digitalizazioa’ espezializazioan izena emateko aukera
Uztailaren 22ko Errege-dekretuak espezializazio kurtsoetan matrikulatzeko baldintzak aldatu egin ditu. Orain ez da beharrezkoa Lanbide Heziketako titulu bat izatea espezializazioak egiteko, nahikoa da gaiaren inguruan ezagutzak izatea. Aldaketa horiek medio, Armeria Eskolan berriro zabaldu dugu Industria-Mantentzearen Digitalizazioan izena emateko aukera.
Espezializazio honetan industria-inguruneetan mantentze-lanak digitalizatzen, proiektuak ezartzen eta prozesuak kudeatzen ikasiko duzu. Zikloari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, klikatu hemen.
Matrikula-epe berria irailaren 25era artekoa da eta interesa baduzu, jarri harremanetan ikastetxearekin.
Tel. 943 203 244
Email: eibar@armeriaeskola.eus