Industria-mantentzearen digitalizazioa: Armeria Eskolaren prestakuntza-eskaintza berria
Armeria Eskolan, inguruko enpresek bezala, garai berrietara egokitu beharra dugu.
Gero eta digitalagoa den mundu honetan, enpresek beren negozio-ereduak aldatu behar izan dituzte, eta digitalki eraldatu, biziraun ahal izateko. Horiei guztiei digitalizazio-prozesuari ekiten lagundu ahal izateko, Armeria Eskolan “mantentze industrialaren digitalizazioa” izeneko espezializazio berri bat jarri dugu abian, profesional berriak trebatzera bideratua, enpresetako lanpostuak bete ahal izan ditzaten, bai eskaintzakoak, bai eskaerakoak, prozesu industrialen digitalizazio-soluzioetakoak, kanpoko edo barneko agente digitalizatzaile gisa jardunez, hurrenez hurren.
Profil profesional berri horrek inguruko enpresen espektatiba zehatzak betetzen dituela bermatzeko, joan den irailaren 28an, asteazkena, hausnarketa eta kontrasterako jardunaldi bat antolatu genuen. Jardunaldi horretan, enpresak gonbidatu genituen, prestakuntza horren edukiak behar bezala definitzen lagun ziezaguten eta ikasleek eskuratutako gaitasunak enpresa bakoitzaren lanpostu-profilera egokitzen direla ziurta zezaten, haien behar zehatzen arabera.
Jardunaldi honetan parte hartu duten enpresak honako hauek izan dira:
IBERMATICA, SARIKI, BIELE, ABC COMPRESSORS, EITEK, EPC, SPICER AYRA CARDAN, EGILE, HRE HIDRAULIC, SAVVY, DANOBAT eta BOSTLAN.
Eskerrak eman nahi dizkiegu eskolarekin lankidetzan aritzeagatik etorri diren pertsona guztiei, edukiak elkarrekin sortzeagatik eta osatuko ditugun profil berri horietara bideratu nahi diren postuen profilak diseinatzeagatik.