Enplegua sustatzeko programa Fabrikazio Mekanikoa eta Soldadura arloetan
Langabezian dauden eibartarrei zuzenduriko programa da, eta izen ematea lotura honetan egin ahal da martzoaren 1a baino lehen.
Armeria Eskola Elkarteak , Eibarko Udalaren laguntzaz, laneratze programa bat eskaintzen du, Lanbiden inskribatutako langabetu eibartarrentzat. Programa martxoa eta iraila bitartean garatuko da. Jarraian programaren garapena:
- Konpetentzia espezifikoak; Txirbil-harroketa bidezko mekanizazioan (MF0091) (120 ordu).
- Garapen pertsonaleko konpetentziak (16 ordu).
- Konpetentzia espezifikoak; Eskorga jasotzaileak gidatzea (30 ordu).
- Konpetentzia espezifikoak; Elektrodo estali bidezko soldadura (60 ordu).
- Praktikak enpresan (gutxienez 60 ordu).
- Laneratze-prozesuan laguntza.
Parte hartzeko baldintzak honakoak dira:
- Eibarren erroldatuta egotea.
- Langabezian egotea, eta Lanbiden inskribatuta.
- Gaztelania ahozko nahiz idatzizko ulermen-maila egokia izatea.
- Positiboki baloratuko da Fabrikazio Mekaniko nahiz Soldadura arloan esperientzia profesionala edota ezagutzak izatea.
Izena emateko aurkeztu beharreko dokumentazioa:
- Inskripzio orria beteta (Pegoran eta www.eibar.eus webgunean eskuragarri)
- NAN kopia
- Lanbidek emandako izen-emate aldien txostena
- Curriculuma eguneratuta
Informazio gehiago jasotzeko edota zalantzak argitzeko, jarri gurekin harremanetan: elkartea@armeriaeskola.eus helbidean edota 633909388 (Eider) telefonoan.