Langile eta langabetuentzat ikastaroak 2021-2022
Abendura bitartean eskainiko ditugun ikastaroen katalogoa aurkeztu nahi dizugu. Katalogoan ikusiko dituzun eskaintzak bi multzotan banatuta daude: langabezia egoeran daudenentzako prestakuntza ikastaroak eta lanean ari direnentzako formakuntza ikastaroak.
Lanean ari direnentzat 26 ikastaro eskaintzen dira, arlo hauetan banatuak:
- Automatizazioa eta Robotika
- Mekatronika
- Diseinua eta Fabrikazio Mekanikoa
- Metrologia
- Elektrizitatea eta Elektronika
- Zuzendaritza Trebetasunak eta Lidergoa
Nahiz eta lanean ari direnei zuzendutako ikastaroak izan, langabezian dauden pertsonentzat ere plaza batzuk egoten dira.
Bestalde, langabezian dauden pertsonei zuzendutako lau ikastaro ere eskaintzen dira; bi Fabrikazio Mekanikoko arlokoak, bat elektrizitatekoa eta beste bat soldadurakoa. Fabrikazio mekanikoko ikastaroen kasuan, ziurtagiri osoak eskainiko dira, hau da, gainditzen dutenek, kualifikazio ziurtagiri ofiziala jasoko dute.
Soldadurakoaren kasuan, MF0100_2 Soldadura TIG-eko modulu formatiboa eskainiko da. Ikastaro hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren Elkar-Ekin Lanean Programaren bitartez diruz lagundua izango da eta formakuntza tekniko honetaz gain, oinarrizko gaitasun digitaletan, gaitasun pertsonaletan eta profesionaletan prestakuntza burutuko da..
Ikastaro guztiak dohainik izango dira LANBIDEk diruz lagunduak direlako.
Salbuespenak salbuespen, langileentzako ikastaroak, astelehenetik ostegunera, 18:00etatik 21:00etara izango dira. Langabetuen ikastaroek, orokorrean, arratsaldeko ordutegia izango dute 14:30etatik 21:00etara.
Plaza mugatuak dira, beraz, gorde zure lekua lehenbailehen!
Informazio gehigarria webgunean bertan duzu, Lanerako Prestakuntza estekan. Bertan ikastaroen datak, deskripzioa eta izena emateko jarraibideak aurkituko dituzu. Katalogoa PDF formatuan deskargatzeko klikatu hemen.
Informazio gehiago jasotzeko:
- ikastaroak@armeriaeskola.eus
- tel: 943 20 32 44
Enpresen beharretara egokitutako ikastaroak ere eskaintzen ditugu.