Armeria Eskolak markak hautsi ditu Euskoskills 2021 txapelketan
Irungo Ficoban Urriak 19tik 21era ospatu den Lanbide Heziketako Euskoskills txapelketan Armeria Eskolak 5 espezialitatetan parte hartu du, hauetako hirutan urrezko domina eta beste batetan
brontzezkoa eskuratuz. Ikastetxeak inoiz lortu dituen emaitzarik onenak.
Urrezko domina eskuratu dute Armeria Eskolako ikasleek Mekatronika, Instalazio Elektrikoak eta Zenbaki Bidezko Kontrola, Fresaketa lehiaketetan. Hauek izan dira irabazleak: Amets Aierdi eta
Jokin Altuna, Automatizazio eta Robotika Industrialeko ikasleak, Asier Gabilondo irakaslearen tutoretzapean; Instalazio Elektrikoak eta Automatikoak zikloko Imad El Hachmi, Joseba Altunaren
gidaritzapean eta Produkzioaren Programazioa Fabrikazio Mekanikoko Oussama Benrkia, Luis Palaciosen maisutzapean. Guztiek Euskadi ordezkatuko dute 2022ko martxoan ospatuko den
Spainskills txapelketan.
Kontrol Industrialeko lehiaketan, Iker Aranceta ikasleak (Automatizazioa eta Robotika Industriala), Jon Gisasola eta Jose Ignacio Gabilondo irakasleen eskutik, brontzezko domina lortu du.
Elektronika arloan bi ikasle lehiatu dira, Malen Esparza eta Garikoitz Lamariano. Aipagarria da Malen Esparza, Mantentze-lan Elektronikoa zikloko ikaslea, modalitate honetan parte hartu duen
emakumezko lehiakide bakarra izan dela.
Zorionak eta zorte on aurrerantzean!