Armeria Eskolako 6 ikaslek hartuko dute parte Ermuako Udalak antolatutako Pro Lab IoT proiektu berritzailean
Gure ikastetxeko ikasleak Mondragon Unibertsitateko LEINN gradukoekin eta Lanbide Heziketako Uni Eibarrekoekin elkarlanean arituko dira diziplina anitzeko taldeak sortuz. Armeria Eskolatik hiru heziketa ziklo hauetako ikasleak hartuko dute parte:
- Diseinua Fabrikazio Mekanikoan zikloko Kristian Samuel Galue eta Carlota Mier Irigoyen,
- Telekomunikazioak eta Informatika Sistemak zikloko Ethan Rodriguez Albarran eta Gaizka Cuadrado Mendez
- Produkzioaren Programazioa Fabrikazio Mekanikoan zikloko Andrés Blazquez Casado eta Migdalys Coromoto Brito Barillas
Ikasleek IoT Internet of Things edo Gauzen Internet-ari buruzko prestakuntza jasoko dute Ermuko Izarra Centre-n, Elon Smart Tech enpresa teknologikoaren gidaritzapean eta tokiko Tazebaez enpresaren laguntzarekin. Ondoren, eskuratutako ezagutzak aplikatu beharko dituzte Lantokiko Prestakuntzak egiten diuzten enpresetan, hobekuntza-proposamenak eginez eta IoT ezartzeko prototipoak garatuz.