Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioko goi-mailako teknikariak sektore metalmekanikoko piezen produkzioaren antolaketan, kalitate-kontrolean eta optimizazioan espezializatzen dira.
Heziketa-zikloaren helburua enpresa metalmekanikoetako etorkizuneko erdi-mailako agintariak edo produkzio-arduradunak prestatzea da, gure ingurunean asko eskatzen den lan-profila.
Hauek dira, besteak beste, zikloan lantzen diren ekipoak eta teknologiak
Irudikapen grafikoa. 3Dko diseinua: SOLIDWORKS
Mekanizatzeko, konformatzeko eta muntatzeko prozesuak definitzea.
Fabrikazio-prozesuak gauzatzea
Produkzioaren programazioa.
Produkzio mekanikorako sistema automatizatuak programatzea: Siemens.
FAGOR, HEIDENHAIN eta FANUC CNC kontrolak dituzten mekanizazio eta tornu zentroak
CAD-CAM-Camworks ordenagailuz lagundutako fabrikazioa: NX Siemens
Produktuen egiaztapen geometrikoa eta tridimentsionala: Mcosmos
Proiektuen planifikazioa: MS Project
Ziklo honetan, ekipo-ondasunen mekanizazio eta muntaketa bidezko fabrikazioa planifikatzen, programatzen eta kontrolatzen ikasiko duzu, prozesuaren dokumentaziotik eta produktuen zehaztapenetatik abiatuta, kudeaketaren eta produktuen kalitatea ziurtatuz, eta lan-arriskuen prebentziorako eta ingurumen-babeserako sistemak gainbegiratuz.
Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioko goi-mailako teknikariak inguruko enpresetan eskaera handia duten profesionalak dira, eta erdi-mailako aginte-postuak edo enpresa metalmekanikoetako produkzio-arduradunak betetzen dituzte.
Irteera profesionalak
Metalak prozesatzeko instalazioen arduraduna.
Metalak lantzeko makinetako langileen arduraduna.
Muntatzaileen arduraduna.
FMko sistema automatizatuen programatzailea.
Produkzioaren programatzailea.
Zenbaki Bidezko Kontrola duten makinen programatzailea
Mekanizazio-prozesuetako teknikaria.
Ziklo honetako curriculuma honela egituratzen da:
Modulua | Ikasturtea | Iraupena |
---|---|---|
Interpretazio grafikoa | Lehen ikasturtea | 132 ordu |
Mekanizatzeko, konformatzeko eta muntatzeko prozesuak definitzea | Lehen ikasturtea | 231 ordu |
Fabrikazio-prozesuak gauzatzea | Lehen ikasturtea | 19 ordu |
Kalitatearen kudeaketa, laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen-babesa | Lehen ikasturtea | 165 ordu |
Produktuak egiaztatzea | Lehen ikasturtea | 165 ordu |
Laneko prestakuntza eta orientabidea | Lehen ikasturtea | 99 ordu |
Zenbakizko kontrol bidezko mekanizazioa | Bigarren ikasturtea | 240 ordu |
Ordenagailuz lagundutako fabrikazioa (CAM) | Bigarren ikasturtea | 40 ordu |
Produkzioaren programazioa | Bigarren ikasturtea | 120 ordu |
Mekanizazio bidezko produkzioaren proiektua | Bigarren ikasturtea | 50 ordu |
FMko sistema automatikoen programazioa | Bigarren ikasturtea | 100 ordu |
Enpresa eta ekimen sortzailea | Bigarren ikasturtea | 60 ordu |
Ingeles teknikoa | Bigarren ikasturtea | 40 ordu |
Lantokiko prestakuntza | Bigarren ikasturtea | 360 ordu |
Heziketa-zikloaren azken fasean, praktikak enpresan egin ahal izango dituzu (Lantokiko prestakuntza). Nahiago baduzu, bigarren ikasturtea formatu dualean egiteko aukera ere izango duzu, zentroko prestakuntza eta enpresa bateko lana uztartuz eta konpentsazio ekonomikoa jasoz.
Horretarako, besteak beste, sektorean erreferente diren enpresa hauen lankidetza dugu:
Ikaskuntza-prozesua erronketan oinarritutako ETHAZI metodologia kolaboratiboaren bidez gauzatzen da. Bertan, zikloari lotutako gaitasunak landuko dituzu, erronka moduan formulatutako hainbat egoera konponduz. Egoera horiek produkzioaren programazioa sektoreko teknikari baten jardunaren benetako arazoak islatzen dituzte.
Ikaskuntza-prozesua berrinterpretatzeak aukera emango dizu zikloari lotutako gaitasun teknikoak eta enpresak gaur egun eskatzen dituen zeharkako gaitasunak lantzeko, hala nola ikasteko autonomia, talde-lana, lankidetza, emaitzetarako orientazioa eta abar.
Ziklo honetako irakasleok kudeaketaz, jarraipenaz eta proposatutako erronkak konpontzen laguntzeaz arduratuko gara.
Helburu horiek lortzeko, diziplina anitzeko ikuspegi batetik ikastea errazten duten espazio malgu eta irekiak ditugu.
Zikloan egiten diren erronkak:
Esekitoki bat diseinatzea eta fabrikatzea, KONDIA fresatzeko makinen eta CMZ tornuaren bidez.
Baraila bat fabrikatzea, KONDIA fresatzeko makinen, CMZ tornuen eta harizko ONA elektrohigadura- eta sartze-makinen bidez.
Xaflak (pinak) egiteko trokela diseinatzea eta mekanizatzea CNC FANUC eta FAGOR kontrolak dituzten CMZ tornuen eta fresatzeko zentroen bidez.
Xaflak (pinak) egiteko makina automatizatzea FESTO kontrol-sistema pneumatiko, elektropneumatiko, hidrauliko eta elektrohidraulikoen bidez.
Zikloa amaitzean, lan-munduan sartzeko aukeraz gain, zure prestakuntza- eta espezializazio-prozesuarekin jarraitu ahal izango duzu. Produkzioaren Programazioa Fabrikazio Mekanikoan zikloko tituludun gisa, besteak beste, honako prestakuntza-ibilbide hauek egin ahal izango dituzu:
Kalitate Kontrol Metrologikoa espezializatzea egitea. Metrologiaren arloko espezializazio-programa bat dugu, 3. ikasturtean egiten dena, formatu dualean. Programa horretan, prestakuntzaren zati bat ikastetxean egin ahal izango duzu, eta beste bat enpresan.
Unibertsitate-ikasketak egitea. Gaur egun, Lanbide Heziketako Goi Mailako titulu bat edukitzeak unibertsitatera sartzeko aukera ematen dizu. Gainera, egin nahi dituzun unibertsitate-ikasketen arabera, Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko goi-mailako teknikariaren tituluak aukera emango dizu prestakuntza-kreditu jakin batzuk baliozkotzeko. Euskal Herriko Unibertsitatearen baliozkotze-taula adibide gisa erabil daiteke.
Informazio gehiago nahi baduzu, eskatu
Zikloari buruzko argibide gehiago behar baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.