Armeria-Eskola-341-2048x1365 (2)

Kalitate Kontroleko Metrologikoko teknikari espezialistak kualifikazio handiko profesionalak dira, eta neurketa faktore garrantzitsua den industria-sektore guztietan lan-eskaintza handia dute profesional hauek.

Espezializazioa goi mailako heziketa-ziklo baten prestakuntza osatzen duen  hirugarren urtea da. Espezializaio honek enpresek metrologiaren arloan eskatzen dituzten lanbide-profil kualifikatuen beharrei erantzuten die. 4.0 industriak metrologia fabrikazio-prozesuan integratzen duenez, gero eta beharrezkoagoak dira kalitate kontrol metrologikoari buruzko ezagutzak.

Ikastaro mota: Kalitate Kontrol Metrologikoan espezializazioa. (2019ko ekainaren 24ko Agindua, IV. eranskina)

Iraupena: Guztira 2000 h = 1400 h enpresan + 600 h formakuntza zentroan

Formatua: ikas-ekinezko prestakuntza duala (prestakuntza eta lana integratuz).

Armeria Eskolak emandako espezializazioa, metrologia Sariki, AIC Automotive Intelligence center eta Hegan Basque Aerospace Clusterrekin lankidetzan.

Laneratze-tasa erabatekoa

Puntako ekipamendu eta instalazioak

Lan poltsa

Metodologia berritzaileak

Nazioartekotzeko bekak

Heziketa duala

Hauek dira, besteak beste, zikloan lantzen diren ekipoak eta teknologiak

  • Neurtzeko ekipo arruntak (mikrometroak, goniometroa, erloju konparatzailea …)

  • Neurketa-ekipoen kalibrazioa eta mantentze-lanak: TEKALNET softwarea

  • Hiru dimentsioko neurketa-makinak: MITUTOYO + MCOSMOS eta HEXAGON + PCDEMIS

  • Irudia prozesatzearen bidezko neurketa: Quick Vision

  • Gainazalen ikuskapena puntuen neurketa masiboaren bidez: SOLUTIONIX D-500

  • Ordenagailu bidezko tomografia (OT)

  • Bolumen handien neurketa: Beso Eramangarria

  • Perdoi geometrikoak egiaztatzea: FORMATRACEPAK

  • Estatistikako softwareak erabiltzea.

Produktuaren, ekoizpen-sistemaren eta neurketa-sistemen kalitatea kontrolatzea, sektoreari aplika dakizkiokeen kalitate-estandarren arabera, kalitate-kontroletan, saiakuntzetan eta, oro har, enpresaren edozein egiaztapenetan egindako neurketen baliozkotasuna ziurtatuta, eta kasuan kasuko dokumentazioa emanda. Hori guztia, jarduera horretan aplikatu beharreko segurtasun-arauak eta ingurumen-betekizunak errespetatuz.

Irteera profesionalak

  • Kalitate-saileko metrologiako teknikari espezialista.

  • Kontaktuaren bidezko hiru dimentsioko neurketan espezialista/programatzailea.

  • Irudi-prozesamendu bidezko neurketan espezialista.

  • Puntuen neurketa masiboaren bidezko espezialista.

  • Kalitate-kontroleko teknikaria.

  • Kalibrazio-laborategietako burua.

  • Fabrikazio-prozesuetan produktua martxan jartzeko eta egiaztatzeko mantentze-lanetako teknikaria.

  • Diseinu Saileko aholkularia.

  • Metrologia-prestatzailea.

Heziketa-zikloaren azken fasean, praktikak enpresan egin ahal izango dituzu (Lantokiko prestakuntza). Nahiago baduzu, bigarren ikasturtea formatu dualean egiteko aukera ere izango duzu, zentroko prestakuntza eta enpresa bateko lana uztartuz eta konpentsazio ekonomikoa jasoz.

Horretarako, besteak beste, sektorean erreferente diren enpresa hauen lankidetza dugu:

Ikaskuntza-eremuakOrdutegia esleitzea
Neurketara hurbiltzeko estrategia115 ordu
Neurketa-sistema hautatzeko metodoa470 ordu
Perdoi geometrikoak eta gainazalaren egoera egiaztatzea115 ordu
Kalitatearen kudeaketa metrologian50 ordu
Metrologia ezartzea ekoizpen-prozesuan50 ordu

Aurreko edizioetan espezializazioan parte hartu duten enpresak honako hauek dira:

1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
26
27
28
25

Informazio gehiago nahi baduzu, eskatu

Zikloari buruzko argibide gehiago behar baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.