Lan poltsa

Lan-poltsa enpresei eta Armeria Eskolako ikasleei eskaintzen zaien zerbitzua da. Zerbitzuaren helburua ikasleen laneratzea erraztea eta enpresen langile beharrak asetzea da. Horretarako, jasotzen ditugun lan-eskaintzak ikasle ohien eta irakasleen artean zabaltzen ditugu astean behin.

Zerbitzua erabili ahal izateko, web aplikazio bat  jartzen dugu zure eskura, enpresa izanez gero lan-eskaintzak kudeatzeko, eta ikasle ohia izanez gero, curriculum vitae-a igotzeko. Zerbitzu honen bidez Armeria Eskolak bitartekari-lana egiten du ikasle ohiaren eta enpresaren artean.

Nori zuzendua: Ikasle, ikasle-ohi eta enpresak

Arduraduna: Eider Vicente

Kolaboratzaileak: Armeria Eskola Elkartea

UrratsBat

Urratsbat Armeria Eskolako zikloetako eta ikastaroetako ikasleei nahiz ikasle ohiei zuzendutako zerbitzu bat da. Programan partehartzen duten sustatatzaileek Armeria Eskolako aholkularitza izateaz gain, bertako baliabideak ere eskura dituzte, hala nola, bulegoa, tallerrak, ekipoak eta beharrezko instalazioak.

Armeria Eskolak enpresa proiektuen dinamizazioaz eta tutorizazioaz arduratzen den pertsona bat eskaintzen du, promotoreari, bere enpresaren sorrera prozesuan aholkularitza eskainiko diona eta bere ondoan laguntzaile gisa arituko dena.

Nori zuzendua: Ikasle eta ikasle-ohiak

Arduraduna: Iñaki Etxeberria

Kolaboratzaileak: Tknika

Lanbide konpetentzien ebaluazio eta egiaztapena

Lanbide-konpetentziak ebaluatu eta egiaztatzeko prozeduratzat ulertzen da lan-esperientziaren edo prestakuntza-bide ez-formalen bitartez eskuratutako konpetentziak ebaluatu eta zuzentzera bideratutako jardunen multzoa. Uztailaren 17ko 1224/2009 Errege Dekretuan (BOE, 2009ko abuztuaren 25a) eta azaroaren 10eko 211/2015 Dekretuan (EHAA, 2015eko azaroaren 18a) dago araututa.

Prozeduraren helburuak hauek dira:

  • Langileen kualifikazio- eta egiaztapen-maila hobetzea. Horrela, pertsonen, gizartearen, enpresen eta sektoreen kualifikazio-beharrizanei erantzuteko.
  • Aukera-berdintasuna bultzatzea trebakuntzaren bidez eta kualifikazioak aitortuz.
  • Pertsonei beren ikaskuntza ez-formal eta informalak baliatzeko aukera ematea, haien aurrerabide profesionala suspertzeko.
  • Pertsonak motibatzea bizialdi osoko ikaskuntzarako eta lanbide-kualifikazioa areagotzeko.

Armeria Eskolan edozein espezializaziotan egin ahal izango duzu aurre-inskripzioa. Horretaz gain, Mekanikazioa eta Telekomunikazio eta Informatika Sistemak espezializazioetan aholkularitza eta gaitasunen ebaluazioa ere eskaintzen dugu.

Nori zuzendua: Langileak

Arduraduna: Garikoitz Garmendia

Kolaboratzaileak: Ivac-eei

TKgune

Tkgune zerbitzuaren helburu nagusia Lanbide Heziketako ikastetxeen eta enpresen artean noranzko biko jakintza-transferentzia ahalbidetzea da. Zubilan honekin bi dira lortu nahi diren emaitzak:

  • Proiektuak enpresekin lankidetzan garatzea, haien berrikuntza-beharrei erantzuteko eta lehiakortasuna hobetzeko, horretarako ikastetxeek dituzten baliabideak erabilita (instalazioak, ekipamenduak, pertsonak, jakintza metatua…). Horrela, ikastetxeek metatutako jakintza enpresek beren eskueran izatea.
  • Proiektuak garatzean eskuratutako jakintzak didaktifikatzea eta irakaskuntzara transferitzea. Horrela, enpresen errealitatea Lanbide Heziketako ikastetxeetara hurbilduz.

Armeria Eskolak eskaintzen dituen zerbitzuak honako arlo hauek biltzen dituzte:

  • Mikromekanika eta Fabrikazio aurreratua.
  • Sistema automatikoak, robotika eta ikusmen artifiziala
  • Diseinua eta 3D inprimaketa.
  • 3D eskaneatzea eta Alderantzizko Ingeniaritza
  • Metrologia.

Ikusi gure katalogoa

Nori zuzendua: Enpresa txiki eta ertainak

Arduraduna: Manu Lopez

Kolaboratzaileak: TKnika

Eskuadra Zaharra museorako bisita

“Eskuadra Zaharra” museoak Armeria Eskolaren iragana batzen du, bere bizitzako lehen ehun urteetan gertatutako mugarri nagusien ibilbide kronologikoan zehar. Gure Museoaren izena Eibarko “Eskuadra Zaharra” koadrilatik dator. Koadrila horrek garai hartan ministro zen Fermin Calbeton jaunari laguntza eskatu zion Eibarren Eskola bat eta Armen Museoa eraikitzeko.

Museoa 2013ko urtarrilaren 23an inauguratu zuten Iñigo Urkullu lehendakariak eta Alfonso Echeverria eskolako “historiko” batek, eskolaren mendeurrena ixteko ekitaldian.

Berrogei metro koadro inguruko gela da, eta bertako hormek argazkien eta aipamenen bidez gure Eskolaren historiaren laburpena jasotzen dute, 1912tik 2012ra. Era berean, urte hauetan zehar Eskolako ikasleek egindako hainbat lan eta Eskolari emandako errekonozimendu nagusiak azaltzen dira, horien artean, 1951n Espainiako Hezkuntza Ministerioak emandako Alfontso X.a Jakituna Ordenaren Gorbata eta 1987an Aldundiak emandako Gipuzkoako Urrezko Domina, mendeurrenaren ospakizunean jasotako beste batzuekin batera.

Era berean, bitxikeriak ikusteko aukera eskaintzen da, hala nola Fermin Calbeton jaunak 1913an gure eraikineko lehen harria jartzeko erabilitako paleta eta Julian Echeverria Orbeak, hogeita bost urtez Eskolako zuzendaria izandakoak, erabilitako altzari eta objektu batzuk.

Museoa zabalik dago, eta bisitatzeko hitzordua erreserbatu daiteke 943 20 32 44 telefonoan.

Nori zuzendua: Interesa duen edozein pertsona edo erakunde

Arduraduna: Iñaki Ciaran

Informazio eta Orientazioa

Orientazio pertsonal, akademiko eta profesionaleko zerbitzua da, bai ikastetxeko ikasleentzat, bai zentrotik kanpoko eskatzaileentzat. Helburu hauek ditu:

  • Irakaskuntza eskaintzak eta ezarritako betekizun akademikoak eskuratzeko bideei buruzko informazioa ematea, beti ere, informazioa eskatzen duten pertsonen baldintzak, beharrak eta interesak kontuan hartuta.
  • Ikasteko aukerei eta prestakuntza-ibilbideei buruzko informazioa eta orientazioa ematea, honela, laneratzea eta enpleguaren hobekuntza erraztuz.
  • Lan-munduan eskatzen diren lanbide-gaitasunak eta kualifikazioak eskuratzeko, ebaluatzeko eta egiaztatzeko aukerei buruzko informazioa ematea.

Edozein kontsulta egin nahi izanez gero, jarri harremanetan ikastetxeko telefonora deituz (943 20 32 44) edo orientazioa@armeriaeskola.eus helbide elektronikora idatziz.

Nori zuzendua: Ikasle, ikasle-ohi eta enpresak

Arduraduna: Amaia Arana

Kolaboratzaileak: Armeria Eskola Elkartea

Ikaskuntza bitartekaritza zerbitzua. Daiteke.

Bizitza osoko prestakuntza formalaren, ez-formalaren eta informalaren arloko aholkularitza, bitartekaritza eta informazio zerbitzua da. Bertan, Debabarrenako udalerrietan garatzen diren prestakuntza-ekintzak jasotzen dira, pertsonei beren prestakuntza-helburuak lortzen lagunduz.

Zerbitzuak banakako aholkularitza eskaintzen die herritarrei, pertsonei prestakuntza prozesuetan aholkatuz eta lagunduz. Gainera, mota guztietako ikastaroei, tailerrei, profesionaltasun-ziurtagiriei eta, azken batean, eskualdean dagoen edozein motatako formakuntzari buruzko informazioa eskaintzen du, baita atzerriko titulazioen homologazio-prozesuei eta lanbide-esperientzia aitortzeko prozesuei buruzko informazioa ere. Azkenik, hainbat gairi buruzko talde-tailerrak ere eskainiko ditu zerbitzuak.

Ikaskuntza Bitartekaritza Eibar, Ermua, Mallabia, Elgoibar, Soraluze, Mendaro, Deba eta Mutrikun bizi diren edo ikasi nahi duten langile, langabe, erretiratu, gazte, e.a. zuzenduta dago. Herritarrak bertara jo dezakete inguruan ematen den prestakuntzari buruzko informazioa eskatzeko, lana bilatzeko edo aisialdirako izan arren.

Nori zuzendua: Debabarrenako herritarrei edota Debabarrenako ikastetxetan prestatzeko interesa dutenei.

Arduraduna: Araceli Guerrero Conde

Kolaboratzaileak: Daiteke

Nazioartekotzea

Armeria Eskolak bikaintasuneko lanbide-heziketako proiektu integrala eskaintzen du, gizarte globalaren egungo beharrei erantzuten diena. Internazionalizazioa funtsezkotzat hartzen du. ERASMUS+ Programan parte hartzeak ikasleen konpetentziak eta lan munduratzea hobetzea eta handitzea du helburu.

Ikasketa Moduluak

Jarduera hauek bi astetik hiru hilabetera bitarteko mugikortasuna eskaintzen dute eta ikasleek ikaskuntza teorikoa eta praktikoa jasotzen dute lanbide heziketako zentro edo/eta enpresa batean. Ikaskuntzaren emaitzak eskolan aitortzen eta baliozkotzen dira, eta ikastaroaren edukiak moldatzen dira, atzerriko mugikortasun-aldia LHko ikaslea matrikulatuta dagoen ikasturtean ondo egokitzen dela ziurtatzeko.

Atzerriko esperientzietan parte hartzeak beste gaitasun batzuk ere eskaintzen dizkio ikasleari. Bere buruarengan konfiantza handiagoa lortzen du, eta testuinguru berri eta ezezagun bateko egoerei aurre egiten ikasten du. Bere esparruko hezkuntza-mota bera jasotzen duten gazteak ezagutuko ditu, eta beste herrialde batzuetan gauzak antzera edo desberdin nola egiten diren ikasiko du.

Laguntzaileak: Erasmus+ Programa, SEPIE, Eusko Jaurlaritza, Cruz Irasuegui Fundazioa, Eibarko Udala, La Caixa Fundazioa, SD Eibar Fundazioa.

Arduraduna: Alina Ivan.

Partehartzaileak: Erdi-maila eta goi-maila ikasleak.

Urtea: Urtero.

Beka bat eskatu

Beken inguruko informazioa eskuratzeko, bete formularioa eta zurekin harremanetan jarriko gara. Formularioa bidalita datuen babesa eta erabilpen baldintzak onartzen dira.

    Lantokiko prestakuntza

    Lan munduan sartzeko aukerak indartzeko asmoz, lanbide heziketako ikasleek 12 hilabete arteko mugikortasun aldietan parte har dezakete. Mugikortasun-jarduera bakoitza ikasleak bidaltzen eta hartzen dituzten erakundeek aldez aurretik adostutako kalitate-esparru batean egokitzen da, jarduerarako kalitate-maila handia ziurtatzeko, “Ikaste-akordioa” barne.

    Atzerriko esperientzietan parte hartzeak beste gaitasun batzuk ere eskaintzen dizkio ikasleari. Bere buruarengan konfiantza handiagoa lortzen du, eta testuinguru berri eta ezezagun bateko egoerei aurre egiten ikasten du. Bere esparruko hezkuntza-mota bera jasotzen duten gazteak ezagutuko ditu, eta beste herrialde batzuetan gauzak antzera eta desberdin nola egiten diren ikasiko du.

    Laguntzaileak: Erasmus+ Programa, SEPIE, Ikaslan Gipuzkoa, Eusko Jaurlaritza.

    Arduraduna: Alina Ivan.

    Partehartzaileak: Erdi-maila eta goi-maila ikasleak.

    Urtea: Urtero.

    Beka bat eskatu

    Beken inguruko informazioa eskuratzeko, bete formularioa eta zurekin harremanetan jarriko gara. Formularioa bidalita datuen babesa eta erabilpen baldintzak onartzen dira.

      Irasuegi egonaldiak

      IRASUEGUI bekek diruz laguntzen diote enpresari langileei atzerrian egonaldia errazteko. Proiektu honen bidez, ikasleen/langileen jarrera eta hizkuntza gaitasunak bultzatu nahi dira, atzerriko egonaldien bidez; ikasleen lanbide egokitzapena lerrokatu nahi da edota enpresei nazioarteko ikuspegia duten lanpostuak betetzen lagundu nahi zaie.

      Ez dago muga geografikorik, eta bekak helmugaren arabera egokitzen dira.

      Laguntzaileak: Cruz Irasuegui Fundazioa, Eibarko Udala, La Caixa Fundazioa, SD Eibar Fundazioa.

      Arduraduna: Ainara Arrate.

      Partehartzaileak: AEE-ko enpresa bazkideak eta Armeria Eskola-ko ikasle ohiak.

      Urtea: 2018, 2019, 2020.

      Elkarlan proiektuak

      boost-for-clil-in-vet

      Boost for CLIL in VET

      Helburua: Lanbide Heziketako ikasleen aukerak zabaltzea, curriculumetan CLIL metodologia (Atzerriko Hizkuntzen eta Edukien Ikasketa Integratua) gehitzea.

      Deskribapena: Proiektua eleaniztasunean lan egiten duten ikastetxeei zuzenduta dago eta Euskadiko LH-ko sailburuordetzak parte hartzen du egitasmo honetan.

      Armeria Eskolako bi irakaslek MOOC ikastaro bat egin dute metodologian sakontzeko eta ikasleekin lantzeko material didaktikoa garatu dute.

      *Content and language integrated learning

      Laguntzaileak: Erasmus+ Programa, Eusko Jaurlaritza.

      Arduraduna: Joseba Altuna eta Alina Ivan.

      Partehartzaileak: Erdi-mailako ikasleak.

      Urtea: 2018-2021.

      virtrain2

      VIRTRAIN (Virtual Training)

      Helburua: Errealitate birtuala baliatuz, Lanbide Heziketan atzerriko hizkuntzak irakasteko gaitasunak
      garatzea du helburu VIRTRAIN egitasmoak.

      Deskribapena: 2 urteko proiektu honetan, LH-tan atzerriko hizkuntzak irakasten dituzten profesionalentzat errealitate birtuala (EB) erabiltzeko hainbat lan garatuko ditugu: EB-ri buruzko hasierako metodologia, irakasleentzat EB-eko unitate didaktikoen/ erronken datu-basea, trebetasun profesionalak atzerriko hizkuntzan EB-ren bidez, EB plataforma eleanitza.

      KA2 proiektu honetako bazkideak eta rolak: Txekiar Errepublikako Goi-Mailako Hezkuntza eta LH ordezkatzen duen CASPHE elkartea (koordinatzailea) eta hizkuntzen irakaskuntzan aditua den MTI zentroa, Italiako Trento eskualdeko hezkuntza-politika ebaluatzeko saila eta Armeria Eskola, ikasleekin lan egiten duena eta proiektuaren emaitzak zuzenean probatuko dituena.

      Laguntzaileak: Erasmus+ Programa, Tknika.

      Arduraduna: Alina Ivan.

      Partehartzaileak: Erdi-maila eta goi-mailako ikasleak.

      Urtea: 2020-2022.

      Nazioarteko sareak

      emeu1

      EMEU

      Programa honek gero eta globalagoa den lan-merkatuan nazioarteko esperientzia hartzeko aukera eskaintzen die ikasle eta irakasleei. Mugikortasun birtualak (LHko ikastetxeen arteko lankidetza Internet bidez) zein errealak (2-3 asteko ikaskuntza-moduluak Emeu sareko zentro batean) jasotzen ditu.

      Laguntzaileak: Erasmus+ Programa.

      Arduraduna: Alina Ivan.

      Partehartzaileak: Erdi-maila eta goi-mailako ikasle eta irakasleak.

      Urtea: 2019tik aurrera.

      innotecs1

      InnoTecs

      INNOTECS eskola teknikoen nazioarteko sarea da. Batez ere Europan oinarritzen da baina lotura profesionala du Estatu Batuetako eskola teknikoekin ere. Armeria Eskola sare honetako bazkidea da 2020. urteaz geroztik eta beste kideekin batera Europako lan-merkatuaren etorkizuneko erronkei aurre egiten dihardu.

      Laguntzaileak: Erasmus+ Programa.

      Arduraduna: Alina Ivan.

      Partehartzaileak: Erdi-maila eta goi-mailako ikasle eta irakasleak.

      Urtea: 2020tik aurrera.