Eibarren lana arte bihurtu izan da
Iñaki Alberdi, Eibarko Armeria Eskolako ikasle, irakasle, zuzendari-orde eta ikasketa buru izandakoa elkarrizketatu dute Euskadi Irratian.
Bertako familiei eguneroko bizitza erraztu zieten produktuak diseinatu eta egin ziren Eibarren, diseinuari garrantzia emanez. Gure Bauhaus eskola izan da neurri batean. ‘El Casco’ grapagailua, ‘ALFA’ josteko-makinak, ‘JATA’ tostagailuak, ‘SOLAC’ plantxak edo ‘BOJ’ kortxo-kentzekoak… Eibarren, sasoi batean, lana, artea baitzen.